Falconidae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Falconidae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaFalconiformes
Familia Falconidae
Vigors, 1824

Falconidae, eguneko hegazti harraparien familia.

Familiaren barruan, bi subfamilia daude: batetik, Polyborinae, Caracarak and oihan-belatzak barne hartzen ditu; bestetik, Falconinae, non belatzak sartzen baitira. Guztira, 60 espezie inguru ditu familia honek.

Beste falkoniformeek —adibidez, Accipitridae familiakoek— ez bezala, atzaparrez gainera, mokoa erabiltzen dute harrapakina hiltzeko. Horretarako, protuberantzia adarkara bat izan ohi dute goiko mokoan. Haragijaleak dira, eta beste hegaztiak, ugaztun txikiak, narrastiak, intsektuak eta sarraskiak jaten dituzte.

Tamaina ertain eta txikiko hegaztiak dira: txikienak —Microhierax fringillarius— 35 g pisatzen du; handienetako batek —Falco rusticolus—, berriz, 2.100 g pisa ditzake.

Kako formako atzapar zorrotzak dituzte, eta ikusmen ezin hobea. Lumak marroiak, zuriak, beltzak eta grisak izan ohi dira. Ez dago alde handirik arren eta emeen luma-koloreen artean.

Mundu osoan barrena bizi dira familia honetako espezieak, Erdialdeko Afrikako oihanetan eta zirkulu artikoan eta antartikoan ez beste. Zenbait espeziek kokapen-eremu oso zabalak dituzte, belatz handiak, adibidez, zeinak Groenlandiatik hasi eta Fiji uharteetarainoko eremu zabala hartzen baitu.

Habitat-mota gehienetan bizi dira, tundran, basamortuan nahiz oihanetan, baina nahiago izaten dituzte belardi zabal eta irekiak.

Hegazti migratzaileak dira espezie gehienak: uda pasatzera iparraldeko leku freskoetara joaten dira, eta negua pasatzera, aldiz, hegoaldera.

Hauek dira Falconidae familiako generoak:

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Argazki-galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]