Falls Road

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bobby Sands-en omenezko hormirudia Falls Road kalean
Euskal Herriaren aldeko independentziaren aldeko hormairudia Falls Road kalean.

The Falls Road (irlanderaz Bóthar na bhFál , bere esanahia euskaraz "Hesien Bidea" da) Ipar Irlandako Belfast Mendebaldeko etorbide nagusiena da; Belfast Erdiguneko Divis Street-etik Andersonstowneko aldirietara. Bere izena hiriko katoliko eta irlandar nazionalista komunitateen sinonimoa da. Ipar Irlandako kale ezagunetakoa da eta urte osoan zehar turista ugari erakartzen ditu. Aldiz, aurrez-aurre dagoen Shankill Road kalea nagusiki protestantea da, Falls Road kaletik bake lerroekin bananduta. Etorbidea sarritan The Falls Road bezala ere izendatzen da Falls Road baino gehiago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Falls Road kalea jatorriz hirigunetik abiatzen zen baserri giroko herribidea zen baina XIX. mendean populaketa zeharo handitu zen zenbait liho erroten eraikuntzarekin. Orain guzti hauek itxirik daude. Etxebizitzen eraikuntzaren garapenak ere gora egin zuen XIX. mendean eta elkarri itsatsiak zeuden etxe txikizko kale estuak azkar hedatu antolatu ziren. 1960. hamarkadan gune honetako eraikuntzen gainbehera etorri zen eta Belfast Corporation erakundeak garapen plan nagusi bat prestatu zen, honen bidez gunea eta bere kokaleku gehiengoaren suntsiketa burutu zen eta hauen ordez solairu askotariko sailak eraiki ziren. Divis Tower eraikuntza da bergarapen honen punturik gorenena.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Falls Road Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 54°35′57″N 5°56′52″W / 54.59917°N 5.94778°W / 54.59917; -5.94778