Fame (1980ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:06, 22 urtarrila 2016

Fame (euskaraz Ospea) 1980eko Alan Parker ingeles zinema zuzendariak zuzendutako musikal filma bat da. Lee Curreri, Irene Cara, Paul McCrane, Maureen Teefy, Barry Miller eta Debbie Allen aktoreek antzeztu zuten.

Sei Oscar Sarietarako izendapen jaso eta bi irabazi zituen: Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Michael Gore) eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria (Michael Gore).

Filmak ikusleei dagokionez arrakasta itzela izan eta izen berdineko telesaia (1982–1987) eta musikala (1988) estreinatu ziren.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

New York hiriko Antzezpen eta Dantza Eskolako ikasturte berrian urtero legez lanbidez aktore, abeslari, dantzari eta musikari bilakatu nahi duten eta ilusioz eta bizi gogoz beterik dauden gazteak aurkeztu dira, tartean Coco Hernández (Irene Cara), Doris Finsecker (Maureen Teefy), Leroy Johnson (Gene Anthony Ray) eta Montgomery MacNeil (Paul McCrane) daude. Eskolan ikasteko onartuak izatean urte osoz profesional gisa graduatzeko froga zorrotzak gainditu beharko dituzte.

Aktoreak

Ikasleak
Irakasleak

Kanpo loturak