Familia nuklear

Wikipedia, Entziklopedia askea

Familia nuklearra bikote batek, seme-alabekin nahiz gabe, osatzen duten familia da. Guraso bakarreko familiak ere, gurasoa seme alabekin bakarrik bizi denean hain zuzen, familia nukleartzat jotzen da. Familia nuklearra Mendebaldeko kulturaren ezaugarrietako bat da eta erromatar kulturan nagusi izan zen familia monogamoan du jatorri. Den familia mota txikiena da eta hortik datorkio nuklear izenondoa. Azken hamarkadetan Euskal Herrian bereziki ugaldu den familia mota da, aitona-amonak, gurasoak, seme-alabak eta baita osaba-izebak eta lehengusuak elkarrekin bizi ziren familia zabalen aldean. Munduko beste kulturetan, gainera, beste familia mota batzuk ere badaude, bikoteaz gaindi poligamian edo klan edo komunitate barruko harreman konplexuagoetan oinarritzen direnak.

Familia motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi gurasokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita eta ama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia bati heteroparentala deitzen zaio, gurasoak kontrako sexu pertsonak direnean, hau da, emakumea eta gizona. Elkarrekin dituzten seme-alabak sortzeko, ernaltzeko eta jaiotzeko modua alde batera utziz. [1]

Ama haur bat edo gehiago erditu dituen eta zaindu dituen emakumea da.[2] Historian zehar, amak izan dira hezkuntzaz, etxearen zaintzaz eta otorduak prestatzeaz arduratu direnak. Lehenengo Mundu Gerran milioika emakumek fabriketan, dendetan, ospitaleetan eta salgaiak garraitzen lan egin zuten, gizonak borrokan ari ziren bitartean. Emakumeak etxetik kanpo lanean hasteak aldaketa sozial handia ekarri zuen. Amak etxekoandrearen lana eta etxetik kanpoko lana uztartu behar izan zituzten, familian gizonaren rola aldatuz. [3]

Berriz, aita haur bat edo gehiago sortu dituen eta zaindu dituen gizona da. [4] Historian zehar, gizonaren rola etxera dirua eramatea izan da. Baina, emakumeak etxetik kanpo lanean hasi zirenean, etxe barruan aitaren papera aldatu egin behar izan zen.

Ama eta ama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita eta aita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guraso bakarrekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guraso bakarreko familiak hainbat aldaketa izan ditu definizioan historian zehar,[5] baina gaur egun honako hau erabiltzen da: gurasobakarreko familia, guraso bakar batek (aita edo ama) eta seme-alaba batek edo gehiagok osatzen dutena da. Nukleo hau, berez, familia independente bat izan daiteke (guraso bakarreko familia nuklearra), edo beste ahaide batzuekin bizi daiteke. Adibidez, gurasoekin bizi diren bi seme-alabadun ama bat (bikotekiderik gabea) guraso bakarreko nukleo bat da nahiz eta beste nukleo batekin bizi.Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) egindako ikerketa baten arabera, guraso bakarreko familiak familien % 9,2 dira Euskadin.

Hiru arrazoi daude guraso bakarreko familiak egoteko:

  1. Bikotekiderik gabeko ama baten haurra jaiotzea
  2. Pertsona bakar batek adoptatzea
  3. Gurasoetako baten heriotza
  4. Dibortzioa
  5. Guraso batek bere zereginari uko egitea

Bestalde, familia mota horiek honela sailkatzen dira: guraso dibortziatuak haien seme-alaben karguan daudenak, guraso dibortzituak ez dituztenak haien kargu seme-alabak, guraso bakarrak seme-alaben kargura bizi ez direnak eta gurasobakarrak seme-alaben kargura daudenak.[6]

Guraso bakarreko etxeak eta guraso bakarreko familiak adierazpen trukagarritzat hartzen dira, erabilera ohikoena delako. Baina, egia esan, ez du erabilera sinonimorik.[7]

Aita edo ama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guraso bakarreko familiak ama edo aita batek osa ditzake. Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) egindako azterketa baten ondoren egiaztatu zen, ordea, Espainiako guraso bakarreko familiak batez ere emakumeek osatzen dituztela, hau da, guraso bakarreko 1944,8 familietatik 1582,1 emakumeenak dira.[8]

Ama bat duten guraso bakarreko etxeak pobrezia-arriskua bikoiztu egiten dute gizonenekin alderatuta: emakumeen arriskua izaten  % 52 eta gizonezkoa % 25. Beatriz Gimenok adierazi zuen, "Arriskuan dauden guraso bakarreko familia horien atzean, askotan ikusten da nola emakumeek zailtasunak dituzten lan-merkatuan sartzeko, behin-behinekotasunagatik, beren lanen prekarietateagatik edo langabezia-egoeragatik".[9]

Seme-alaba kopuruaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi talde nagusietan banatu ditzakegu familia motak seme-alaben kopuruetan. Familia ugariak direnak eta ez direnak. Herrialde bakoitzak bere legislazio motak ditu eta ondorioz, familia ugariaren kontzeptua lekuaren arabera aldatu daiteke. Euskal Herrian, Espainiako legislazioaren menpe dagoenez, hauek aurkezten dituen baldintzak aztertuko ditugu. [10]

Familia ez-ugaria: orokorrean, bi guraso eta 1 edo 2 seme-alaba dituzten familia mota da.

Familia ugaria: orokorrean, 3 seme-alaba baino gehiago dituzten familiak dira. Aldi berean, gurasoen egoera ekonomikoa, osasun egoera, lana, adina eta halako hainbat faktore kontuan hartzen dira familia ugaria den edo ez ondorioztatzeko.

  • Bi seme-alaba dituzten gurasoren bat %65a baino gehiagoko desgaitasunen bat badu eta honek lan egitea eragozten badio.
  • Hiru seme-alaba baino gehiago eta gurasoak dibortziatuta dauden familia. Hauek leku ezberdinetan eta familia nukleo ezberdinetan bizi badira ere
  • Bi anai-arreba edo gehiago umezurtzak direnean eta hauek haien guraso edo tutore bakar baten menpean daudenean.
  • Hiru anai-arreba umezurtz edo gehiago direnean 18 urte baino gehiago dutenean, edota bi anai-arreba direnean eta horietako bat %33 baino gehiagoko desgaitasun bat duenean. Hauek ere, haien gurasoekiko dependentzia ekonomikoan bizi direnen.

Familia ugarien barruan, bi kategoria nagusietan ezberdindu dezageku, orokorrak eta bereziak.

  • Bereziak: bost seme-alaba baino gehiago edo lau seme-alaben artean, hiruk gutxienez, erditze, adopzio edo harrera iraunkorretik datozen seme-alabak badira.
  • Orokorrak: beste guztiak.

Umerik gabeko bikoteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seme-alabak ezin edo izan nahi ez duten familia motak dira. Orokorrean, batera bizi den bikote batez eratuta dago. Haien erabaki propioa izan daiteke seme-alabak ez edukitzea edota ezintasun fisiologiko baten ondorio izan daiteke. Ezintasun fisiologia hori antzutasunaren ondorioa izan daiteke bikotekideen arazoak direla eta. Familia mota hauek, seme-alaben absentziaren ondorioz, haien ilobekin gehiago egoteko edo maskotak adoptatzeko joera handiagoa dute. [11]

Familia hedatuarekiko konparaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia hedatua, odol-ahaidetasunezko familia sinonimo giza ere ezagutzen da, baina beste esanahi batzuk ere baditu; Bigarren esanahia; senar-emazteen familia nagusi den gizarteetan, senidetasunaz bezala ezagutzen da, hau da, ahaidetasun egozentrikoko sare bat, non etxeko taldeaz haraindi hedatzen dena, bertan odol-ahaidetasunezko familiatik kanpo daudenak ere sartzen dira. Hirugarren esanahia; familia-unitate berean edo etxe berean bizi den, belaunaldi desberdinetako ahaideek osatzen duten egitura.

Familia hedatuak honako egitura hau izan ditzake; guraso batzuk bere seme-alabekin, gurasoen anai-arrebak bere seme-alabekin, hau da, osaba- izeba eta hauen seme-alabak lehengusu-lehengusinak izango zirenak, gurasoen gurasoak, hau da, aitona-amonak, baita ere birraitonek eta birramonak. Hauek odol-arrama berean parte hartzen dute, baina familia hedatuko talde honetan ere, anai-arreba oinordeak, seme-alaba adoptiboak eta putatiboak direnak ere sartzen dira nahiz eta hauek odol-arrama desberdinekoak izan.

Aurreko guztiak kontrastea sortzen du, familia nuklearrari buruz hitz egiterako momentuan. Azkenean familia nuklearrean soilik gurasoek eta bere seme-alabek parte hartzen dute, edo bikote bat seme-alabarik ez duena (monoparentala), eta familia hedatuan berriz, kanpoan utzitako familia guztia sartzen da.

Mota desberdinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia zabal sinplea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia zabal sinpleak, seme-alabarik ez duen bikote batek, baina odol-ahidetasun bereko kideekin bizi direnak osatzen dute, hau da, etxe beran bikoteak, anai-arrebekin, osaba-izebekin, lehengusu-lehengusinekin eta baita ere odol bera partekatzen ez duten beste pertsonekin ere bizi dira.

Bi gurasoko familia zabala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi gurasoko familia zabala, gurasoek beraien seme-alabekin bizitzeaz aparte, beraien gaineko ahaideekin sortzen duten familia mota da.

Guraso bakarreko familia zabala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guraso bakarreko familia zabala, bikotekideetako baten (emakumea, zein gizonezkoak) aparte izandako seme-alabek eta beste ahikideekin osatzen den familia da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familiaren izaeraren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia etengabe alda­tzen ari den erakunde bat da, kulturarekin batera aldatzen doa. Aldaketa sozial, ideologiko eta ekonomikoek familia mota berriak sortarazi dituzte. Familia tradizional biparentala, aita eta amadun familia, egotetik, familia monoparentala eta homoparentala…  egotera pasa gara 50 urtetan.

Familia tradizionalaren kontzeptua sistema liberal berriak sortzen joan ziren heinean aldatu zen. Hasiera bateko famillian zeuden rolak 1978ko konstituzioarekin aldatuz joan zen. Askatasun eta berdintasunaren oinarriak zabalduz joan ziren eta emakume eta gizonen arteko betebeharrak berdintzen hasi ziren.

Emakumeak lanean hasi zirenean, etxetik irtetzean etxebizitzetan aldaketa handiak sortu ziren. Aldi berean, antisorgailuak onartu ziren, honekin batera, jaiotza-tasak beherapen handia izan zuen.[12]

XX.mendearen amaieran dibortzioaren legea onartu zenean, familia monoparentalak gehiagotu ziren. Dibortzioaren legea 1986.urtean onartu zen.

Gorasoetako bat bere seme-alabekin egoteko eta familia moduan onartzeko aukera zegoen. Familia mota hau ernalkuntza modernoei esker sortu da ere (intseminazio artifiziala, in vitro ernalketa). EINek egindako Familiei buruzko Inkesta Jarraituaren arabera[13], gaur egun, 10 etxetik 1 monoparentala da, eta horien % 83 emakumeak bakarrik osatzen du.

Dibortzioarekin batera, bi gurasoetako batek aurreko harreman bateko seme-alabak zituen familiak ere ugaritzen hasi ziren. Anai-arreba ordearen kontzeptua agertu zen. 2005ean, ezkontza homosexuala onartu zen, honekin familia homoparentalak sortu ziren. Honekin, adopzioak eta inseminazio metodo desberdinak areagotu ziren.


Ekonomiak familien bilakaeran asko eragin du. Gazteek lan-mundura berandu sartzean, seme-alabarik gabeko eta seme-alabadun ezkondu gabeko familiak sortu dira. Eta familia zabalen kopuruak ere gora egin du, hau da, etxe berean bizi diren familia bereko hainbat kidek osatutakoak, gurasoak, seme-alabak, aitona-amonak…[14]

Haur kopuruaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteak igaro ahala, egoera sozial, ekonomiko eta kulturalak aldatu dira. Aldaketa hauek familia giroan eragin handia izan dute. Azken mendeetan, haur kopuruaren beherapen handia egon da. Espainiak emakumeko 2,1etik beherako ugalkortasun-indizea du, honek, biztanleriaren piramidea ezegonkorra izatea egiten du.[15]


Gaur egun, haurrak izateko bataz-besteko adina 32 urtekoa izaten da, horrek, jende nagusiaren kantitatea eta haur kopururen aldea oso handia egiten du. Abortoaren legalizazioarekin, edozein arrazoirengatik umeak izan ezin dituztenek abortatu ahal dutenez, haurren kopurua gutxitu egin da. [16]

Bikoteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkontza[17][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkontza edo eztei erlijiozko zeremonia edo zeremonia zibil bateri dagozkien terminoak dira eta zeremonia haien bidez ezkontzaren hasiera ospatzen da. Eskuarki ezkontza bat bi pertsonen arteko elkartasuna gauzatzen duen erritu bat da non kanpoko autoritate batek erregulatu eta arautzen duen ekintza. Autoritate horrek kontratuzko konpromezuak edo betebehar legalak sortzen ditu - legegintzaren arabera- zati ezberdinen artean.

Zeremonia atal ezberdinez osatzen da eta errituaren arabera alda daiteke. Mendebaldean ohikoena hau da: aurkezpena autoritatearen aurrean egiten da (apaiza, epailea, alkatea…). Hauek bikotearen manifestua adierazten dute kontratuzko erlazio hori eraikitzeagatik eta eraztunen trukea egiten da.

Bestalde, horren aurreiritzirik gabe badira konbentzionalak ez diren zeremoniak ere bai. Hauek zeremonia tradizional (zibila edo erlijiosoa) nahi ez dutenentzat edo egoera egoki batean aurkitzen ez direntzako sortuak daudenak dira.

Ezkontza zibila [18][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkontza zibila autoritate zibiletan formalizatu eta erregistratzen (erregistro zibila, administrazio publikoa, epaileak edo autoritate munizipalak) dena eta erlijio baten erritua jarraitzen ez duena da (erlijiozko ezkontza).

Hala ere, ezkontza zibilak ez du baztertzen nahitaez eliza ezkontza, gainera sistema juridiko askotan erlijiozko ezkontza gauzatu ezgero, ezkontza zibilak aldibereko lekua hartzen du.

Horrez gain, ezkontza mota hau indarreko disposizio legal baten arabera ospatzen den ezkontza legal bat da.

Ezkontza zibileko zeremonietan emaztegaiak ez du erlijiozko ezkontzetan bezala ohikoa den soinekoa eramaten. Halaber, herrialde batzuetan ezkontza libreta edo “familia libreta” zeremonia amaitzean ematen da. Libreta hori dokumentu bat da non bertan senar-emaztearen batasuna ziurtatzen den eta beste gertaera batzuk ere erregistratzen dira, hala nola, haien seme-alaben jaiotzak eta adopzioak, familiako norbaiten heriotza, etab.

Elizako ezkontza [19][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizako ezkontza edo erlijiozko ezkontza eliza katolikoarentzat, “intimoa den bizitza komunitate eta maitasun ezkonbizitza, Jainkoak sortuak eta bere legeek araututa, ezkontideen aliantzari buruzkoa“, hau da, haien onespen ezeztaezina denari buruzkoa. Edozein ezkontazri buruzko definizioa, bertan katolikoek parte hartzen duten ala ez, indarrean dagoen Zuzenbide Kanonikoaren Kodearen 1055 kanonean zehazten da jurdikoki lehen paragrafoan.

Horrek esan nahi du Estatuarekin akordioak sinatu dituen Erregistro berezian inskribatutako erlijio-konfesioa duten pertsonek bakarrik egin dezaketela ondorio zibilak dituen ezkontza erlijisoa.

Bereziki, ezkontza ospatzeko lau modu erlijioso bereizten dira: kanonikoa, israeldarra, islamiarra eta ebanjelikoa. Gai honetan, adierazitako moduetako batzuetan formalizatutako ezkontza erlijiosoak ospatzeko eta horien eraginkortasun zibilerako arau orokorrak azaltzen dira.

Zuzenbide kanonikorako ezkontzaren definizio juridikoan, garrantzia hartzen du ezkontzaren kontzeptua egintza gisa bereiztean (in fieri ezkontza) eta ezkontzaren ekoizpen-egintzatik sortzen den estatu edo komunitate iraunkor gisa ezkontzeak (in facto ezkontza esse).

Izatezko bikoteak [20][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izatezko bikotea, etxeko bikotea edo elkarte askea (batasun askea, izatezko lotura edo batasun erregistratua) bi pertsona fisikoren elkartze afektiboa da, sexua edozein dela ere, modu egonkorrean elkarrekin bizitzeko, ezkontzaren antzeko afektibitate-harreman batean. Ezkontza-kontratu bat formalizatu nahi ez duten bikoteentzat aproposa da aukera hau.

Izatezko bikoteetako kideen arteko lotura afektiboa eta bizikidetzakoa dela eta, batzuetan senar-emazteen antzeko mendekotasun ekonomikoa dakarrela kontuan hartuta, ordenamendu juridiko batzuk arautu egin behar izan dira, bikoteko kideren baten babesgabetasuna saihesteko egoera jakin batzuetan, hala nola bestearen heriotzan, gaixotasunean, etab.

Espainian, autonomia-erkidegoek eta toki-korporazioek horri buruz arautu dute, kontzeptua definituz eta horretarako erregistroak sortuz. Zuzenbide zibilaren, foru-zuzenbidearen edo zuzenbide bereziaren arloan eskumena duten autonomia-erkidegoak haratago joan dira izatezko bikoteen eskubide eta betebehar jakin batzuk arautuz.

Izatezko bikotea ezkonduta egon gabe bizi den bikotea da. Ondorio juridiko jakin batzuk aitortzen zaizkie, legez ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Izatezko bikote bat izatezko bikote gisa inskribatzeak zenbait eskubide eskuratzeko aukera ematen du, hala nola osasun-laguntza edo lan-baimenak. Gaur egun ez daude parekatuta izatezko bikoteen alarguntza-pentsioak eskuratzeko eskubideak eta ezkontzak, baina urratsak ematen ari dira sentimendu horretan.

Bikote hauen inskripzioak nabarmen egin du gora Espainian azken urteetan: 2001. urtean 563.785 izatezko bikote zeuden, 2014. urtean 1.602.900 eta 2020. urtean 1.800.000.5 .

Dibortzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dibortzioa (latinez divortium) ezkontzaren desegitea da; zentzu zabalean, berriz, elkarrekin elkartzeari amaiera eman nahi dion prozesua da. Hau da, ezkontzaz elkartutako bi pertsonek bere harremanari amaiera ematea, sozietate ekonomiko komuna deseginez, eta nahi dutenarekin berriro ezkontzea. Dibortzioaren erakundea ezkontzearena bezain zaharra da, nahiz eta kultura askok ez zuten onartu arrazoi erlijioso, sozial edo ekonomikoarengatik. Legezko termino modernoetan, dibortzioa 1804ko Frantziako Kode Zibilean finkatu zen lehen aldiz.

Dibortzioak 2005. urtetik aurrera izan zuen bultzada, prozedura hori erraztu zuen erreforma baten ondoren, aurreko epeak ezabatuz, banantzeko betebeharra ezabatuz, zaintza partekatua erraztuz, eta batez ere, dibortzio-kausarik aldatu gabe gauzatzeko aukera emanez. Dibortzio espres bezala gauzatzen da. Hortik aurrera, ezkontza-haustura modu hori, ordura arte banatze prozesuaren itzalean zegoena, ezkontza-batasun bat desegiteko bide nagusia da.

Dibortzioak eztabaida handiak sortu ditu hainbat herrialde katolikoetan, Eliza Katolikoak ez duelako dibortzioa posibletzat hartzen. 2011ko Maiatzaren 28an Malta izan zen Europar Batasuneko azken herrialdea, erreferendum baten ostean, dibortzioa legeztatu zuena, %52ko laguntzarekin.

Dibortzio motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dibortzioaren funtsezko puntua, prozesu honen konplexutasuna markatuko duena, ezkontideen borondatea da. Dibortzio mota bakoitzak lege-oinarri desberdina du ikuspuntu juridikotik. Tradizioz bi motatan banatu dira: adostasunezko dibortzioa, hau da, puntu desberdinak negoziatzea eta haien artean konponbidea lortzea edo adostasunik gabeko dibortzioa, epaitegira joan eta epaileak agintzea. Hala ere, gaur egun, dibortzio espresa ere bereiz dezakegu eta seme-alabekin adostutako dibortzioa ere bai.

Dibortzioa gauzatzeko, beharrezkoa da, legez, abokatu batekin eta prokuradore batekin joatea. Adostasunez bada, bikotearentzat profesional batekin balioko du; auzibidekoa bada, berriz, ezkontide bakoitza bere abokatuarekin joango da.

Umeak munduratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkontzaren amaiera korapilatsua izan daiteke bikoteak seme-alabak baditu, erabakiak hartzeko orduan gako garrantzitsuenetako bat direlako. Prozesuaren zatirik ahulenak dira, eta gainera, ezinbestekoa da etorkizuneko ongizatea eta interesak zaintzea.

Gaur egun, ohikoenetakoa, zaintza partekatua da eta askotan gomendatuena. Baina zaintza mota hau edo beste edozeinek, seme-alaben ongizatea izan behar du kontuan, lehentasun gisa. Akordio arautzaileak inplikatutako alderdi guztien alde egin behar du, nahiz eta egoera zailenean egon. Hori ez da beti lortzen, eta, beraz, ezkontzek auzitegietan amaitu dezakete. Gurasoetako batek zaintza esklusiboa edo indibiduala duen kasuetan, zaintza ez duen gurasoak ordaindu beharko du.

Seme-alaben zaintza eta jagoletza mota desberdinak aurki ditzakegu: zaintza indibiduala, gurasoetako bat seme-alabekin bizi dena eta beste gurasoa bisita-erregimen bat esleitzen zaio, mantenu pentsioa ordainduz; zaintza partekatua, bi helduak haurrekin bizi dira, bakoitza bere etxean, eta asteko edo hamabostaldika txandakatzen dira, mantenu-pentsiorik egon gabe; zaintza partekatua anai-arrebak bananduz, oso zaila da baina posible izan daiteke epaile batek hori erabakitzea, seme-alaba bat baino gehiago badago, batzuk guraso batekin bizi dira eta besteak beste gurasoarekin. Azkenik, hirugarren baten zaintza, salbuespeneko da, aitona-amonak baita erakunderen bat ere, haurren kargu egiten direnean gertatzen da, beste aukera mesedegarriagorik ez badago eta epaileek hartzen dute erabaki hori.

Seme-alabaren bat bidean badago, eta guraso bati guraso bakarreko zaintza ezartzen bazaio, beste gurasoa pentsioaren zenbatekoan sartu beharko ditu haurdunaldiak eragindako gastuak eta erditzeak sortutakoak. Haurra jaioberri denean, zaintza amari esleitzen zaio haurraren hazkuntzan oinarrizkoa delako ama-haurren arteko lotura mantentzea. Lotura horrek bizitza osan zehar mantentzen da baina haurra hazten denean, beste gurasoarekiko harremana ezinbestekoa da haurraren hazkuntza osasuntsurako.

Haurrak hazten direnean, legearen aurrean, 12 urtetik aurrera, haurrek sistema hau utzi nahi duten eta helduetako batekin bakarrik bizi diren ala ez duten iritzia emateko eskubidea dute. Baina iritzia ematea da, ez erabakitzea. Haurraren argudioak epailearen aurrean eramango dira aldez aurretik akordiorik ez badago.

Adopzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dibortzioak izapide berdina izango du seme-alabak adopzioz izan edo naturalak izan, desberdintasunak egon gabe. Zaintza eta jagoletza-erregimen bar ezarri beharko da, funtsean bi gurasoek partekatu ahal izango dutena edo bietako batek bakarrik, eta beste gurasoa bisita-eskubideari eutsiko zaio.

Erregimena ezartzerakoan, ohikoena epaitegiek txosten psikosozial bat egitea da. Txosten horretan, psikologo batek eta gizarte-langile batek parte-hartzen dute. Txosten honen edukia, ez da nahitaezkoa epailearentzat, baina, praktikan, oso kontuan izaten da zaintza ezartzeko.

Seme-alaben mantenua ordaintzeko legezko betebeharra orain guraso adoptatzaileei dagokie, eta ez guraso biologikoei.

Une kritikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umeak eskolatzea[21][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, ia haur guztiak 3 urterekin hasten dira, Haur Hezkuntzako etapa deritzonean. Izan ere, urte hauetako eskolatze-tasa Europar Batasuneko altuenetakoa da, %100etik gertu. Etapa honek 3 ikastaro irauten ditu, 3 eta 6 urte bitartekoak, eta ikastetxe publiko, pribatu eta konzertatu guztietan eskaintzen da. Hala ere, hau normalena izan arren, ez da derrigorrezkoa, legeak 6 urtetik aurrera haurrak eskolara igortzeko betebeharra bakarrik jasotzen baitu, Lehen Hezkuntza hasten denetik.

Hiru urterekin haurrak eskolara bidaltzeko arrazoi asko daude. Gehienok "umeek sozializatu egin behar dute" edo "orain eskolara bidaltzen ez badituzu, ez duzu lekurik izango" motako mitoek eramaten gaituzte. Errealitatea da hiru urterekin eskolak ez dituela haurraren beharrak estaltzen. Askotan seme-alabak eskolara eramaten dira beste aukerarik ez dagoelako eta gurasoek gezurrez uste dutelako eskolara eramatea derrigorrezkoa dela. Hainbat mito daude honi buruz:

  • Eskolara joatea derrigorrezkoa da.

Espainian eskolatzea ez da derrigorrezkoa sei urtera arte eta, ondoren ere, sahiesteko hainbat "formula" daude. Espainian gero eta familia gehiago daude zeintzuk umeak eskolara bidaltzeaz arren, etxean irakasten diotenak. Legezko formula konplikatua da eta komenigarria da ondo informatzea arazorik ez izateko, baina egin daiteke.

  • Eskolara joaten ez badira ez dute sozializatzen ikasten.

Umeek ez dute eskolarik behar sozializatzeko, edonon sozializa dezakete. Eta, zalantzarik gabe, ez dute eskolan bezala sozializatu behar. Gizakiak elkarren artean estu bizitzen garatu dira, adin, gustu, interes eta gaitasun ezberdinetako pertsonak etengabe partekatzen dituzten espazioak eta garaiak. Honek haurrak barne hartzen zituen. Eskola asmakizun moderno bat da. Hiru urteko haur asko heldu bakar batekin elkartzea ez da batere naturala, oso onura gutxi ekartzen du eta, gainera, birus mordoa hedatzeko ekosistema ezin hobea da.

  • Eskolara oso gazte joaten badira, lehenago immunizatzen dira.

Hau da mitorik txarrenetako bat. Errealitatea da haurtxikiek sistema immune heldugabea eta garatugabea dutela eta egunez egun birus ezberdinen aurka borrokatzeko estresaren mende jartzeak energia xahurtzeko besterik ez du balio. Bost urterekin gaixo gutxiago egoteak ez du zerikusirik eskolara lehenago joan izanarekin, baizik eta sistema immunologikoa heldu izatearekin. Errealitatea da haurtzaindegira edo haur eskoletara joaten diren haurrek gaixotzeko arrisku handiagoa dutela.

  • Ez bada joaten, gero ikasteko zailtasunak izango ditu.

Hiru urterekin eskolan ikasten dutena oso gutxi da. Haur guztiek ikasten dituzte zenbakiak eta koloreak, nahiz eta sei urte bete arte eskolara ez joan.

Kide baten edo bien lan egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxebizitza aldaketa [22][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxebizitzaz aldatzea zerbait itxaropentsua izan daiteke, etapa berri baten hasiera eta ilusio berriak sorrarazten dituen zerbait. Baina, aldi berean, zerbait estresagarria ere izan daiteke. Garbitu, dena kutxetan gorde, hustu, garraiatu, kokatu… eta beste hainbat pausu eman behar dira etxebizitzaz aldatzerakoan. Jarraian, bete behar diren pausuen zerrenda eta azalpena:

  1. Hasteko, erroldatzea burutu behar da. Etxebizitzaz aldatzean egin behar den lehendabiziko pausua da hau. Helbidea aldatzerako orduan, bai NANean eta bai pasaportean, erroldatze ziurtagiria eskatuko digute. Bakoitzaren udalerri berri horretako erroldatze bulegora joan beharra dago hau gauzatzeko, bizilekuz aldatzatzeko eskatuz.
  2. Bigarrenik, NAN eta pasaportearen datuak aldatu behar dira, beraz, hau burutzeko dauden tokietara joan beharra dago etxebizitza aldatu nahi izatekotan. Eta honekin batera, gidabaimena izatekotan, Trafiko Zuzendaritza Nagusiari (DGT) jakinarazi beharko zaio udalerria aldatu dela.
  3. Horrez gain, Gizarte Segurantzako afiliatuek haien datuak alda ditzakete erakundearen bulego-sarean. Aldaketa honek osasun zentro berri batera aldaketa ekarriko luke.
  4. Gainera, bakoitzaren bankuari etxebizitzaz aldatuko garela esatea oso garrantzitsua da. Hori eginez gero, etxebizitza berri horretako postara helduko zaigu bidaltzen duten informazioa, eta ez aurreko etxebizitzako jabe berriei.
  5. Bukatzeko, posta elektroniko bidez jasotzen ditugun harpidetza guztietan ere helbide berria jarri beharko dugu, gure etxebizitza berrira datuak zuzen bidaltzeko.

Gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzaroan askotan etxez aldatzeak, nagusitzean osasun txarra izateko arriskua areagotzen duela dirudi. Journal of Epidemiology and Community Health-ek egindako ikerketa batean, honak ondorio hauek agertu ziren: Bost pertsonatik bat etxebizitza berean bizi izan zen haurtzaro osoan; hamarretik sei (% 59) behin edo bitan aldatu zen, eta bostetik bat (% 21) gutxienez hiru aldiz aldatu zen. Horrekin batera ere ikertu zuten, haurtzaroan geroz eta etxebizitza gehiagotan egon, orduan eta aukera gehiago izan ahalko zituela haur batek nagusitzean arazo mentalak izateko. Horrekin batera, haur horiek ere gaztetasun eta helduaroan tabakoa eta alkohola gehiago konsumituko zutenaren aukera eta arriskua ere ikusi zuten. Nerabezaroan eta helduaroan drogak kontsumitzea haurtzaroko etxe-aldaketen maiztasunarekin lotzen zen. [23]

Jarraitzeko, zalantzarik gabe, etxebizitza-aldaketek nahasmena eta desorientazio handiagoa eragiten diote dementzia edo alzheimerra duen pertsona bati, eta, kasu batzuetan, bizkortu ere egiten dute gaixotasun hori nagusitu eta horren eboluzioa bizkortzeko prozesua. [24]

Gainera, etxebizitzaz aldatzerako prozesu horretan, hainbat traba izan ditzake familia batek, haien artean, haien seme-alabak gaixotzea edo gurasoak gaixorik egotea. Horrek denak etxebizitza aldaketa hori izugarri moteldu eta zaildu dezake, oraindik estresanteagoa bihurtuz aldaketa prozesu hori. Hori sahiesteko, ondo prestatu eta informatuak egon behar gara etxebizitzaz aldatzerako garaian, eta ingurukoen laguntza ere izatea, edozein ezbeharri aurre egin ahal izateko.[23]

Kanpo faktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxebizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxebizitza bi motatakoa izan daiteke, hala nola familia bakarreko etxebizitza eta familia anitzekoa. Familia bakarreko etxebizitza da blokean familia bakarra bizitzea; aitzitik, familia anitzeko etxebizitza batean, eraikin berean familia bat baino gehiago bizi dira. Normalez, bakarreko etxebizitzak aurkitzen dira herrietan edo hiriaren kanpoaldean. Anitzeko etxebizitzak berriz, ohikoena da hirietan edo populazio handiko lekuetan aurkitzea.

Ezkontzeko adina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bikoteak ezkontzen diren adin ohikoena 33 eta 34 urte bitarteko emakumeena da, eta gizonena, berriz, 36 eta 37 urte bitartekoa. Espainiako legediaren arabera ez duzu zertan adin nagusikoa izan, baina nahitaezkoa da hamasei urte izatea. Ere bai, prozedura bat beharrekoa da adingabea emantzipatutzat jo dezaten.

Ugalkortasun tasa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faktore sozioekonomikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizi-itxaropena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizi itxaropena denbora baten dagoen biztanleriaren urte kopuruaren batez bestekoa da.[25]

Bizi itxaropena gero eta altuago denez horrek esan nahi du jendearen bizi modua ona dela eta baxua bada esan dezakegu beraien bizi modua txarra dela.[26]

Historian zehar bizi itxaropenak aldatzen joan dira eta esan dezakegu emakumeak gizonak baino bizi itxaropen altua izan dutela betidanik, adibidez, 1930. urtean emakumeak 35 urte arte bizitzen ziren, aldiz gizonak 33. Eta 2019an emakumeak 78 eta gizonak 72.[25]

Bizi-Itxaropena Mundu mailan[25][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo bizi itxaropena mundu mailan 70 eta 73 urtekoa da, baina herrialde bakoitzean datu desberdinak aurkitu dezakegu, adibidez, 2016an NBEk argitaratu zuen bizi itxaropen gutxien duen batez zbestekoa Hegon Sudan eta Somalia zela 56 urteko bizi itxaropen batekin. Aldiz, gehien duen batez bestekoa Japonia 83 urteekin eta Kanada, Suitza, Singapur, Norvegia, Australia, Islandia, Israel, Italia eta Espainia 82 urteko batez bestekoarekin.

Bizi-Itxorepan Historian zehar[25][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizi itxaropena urteekin aldatzen joan da eta horrela gertatu da historian zehar. Hona hemen datu batzuk:

Paleolitoan bizi itxaropena jaiotzen zinetik 22-23 urtekoa zen. Erdi Aroan XIII. mendean 31 urtekoa zen Britainia Handian jaiotakoentzat eta gainera 20 urte betetzen bazenituen 45 urte betetzera helduko zinateke. XX. mendean bizi itxaropena igotzen hasi zen 65 urte izan arte eta gaur egungo batez bestekoa 70-73ko da.

Dibortzioen tasa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dibortzioa bi pertsona ezkonduta duten lotura desegiten denean da eta horren tasa gero eta handiago da gaur egun.

Mundu mailan[27][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dibortzio tasa mundu mailan mila pertsonetatik 2,6koa zen 1970. urtean eta 2017an 2koa izan zen.

Letonia eta Lituania tasa handienak dituzten bi herrialdeak dira, 3 dibortzio mila biztanlerietatik, baita Estatu Batuetan eta Danimarkan tasa altua dute. Aldiz, Polonian, Mexikon tasa baxuagoa dute.

Espainian [28][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian INEk egiaztatu zuen dibortzio tasak 2019an 91.645ekoa izan zirela , 95.319 baliogabetasun kasuak izan ziren, 2 dibortzio 1000 biztanletatik. Gehien dibortziotatutako jendea 40 eta 49 urtekoak ziren.

Datuak aztertzen %43,3ko dibortzioak ez zituzten seme-alabarik, %44,8a adingabeko  seme-alabak zituzten eta %5a seme-alaba adinduak.

Espainian gehien erregistro izan duen dibortzio tasetan Valentziako Erkidegoa izan da 2,3 mila biztanletatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Hijos, Queremos Nuestros. (2014-08-21). «Heteroparentales, Homoparentales y Monoparentales» Queremos Nuestros Hijos (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  2. (Gaztelaniaz) ASALE, RAE-; RAE. «madre | Diccionario de la lengua española» «Diccionario de la lengua española» - Edición del Tricentenario (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  3. (Gaztelaniaz) «El rol de una madre» Blogmujeres.com 2019-08-12 (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  4. (Gaztelaniaz) ASALE, RAE-; RAE. «padre | Diccionario de la lengua española» «Diccionario de la lengua española» - Edición del Tricentenario (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  5. https://www.inmujeres.gob.es/areasTematicas/estudios/estudioslinea2013/docs/FamiliasFormadas.pdf
  6. Eustat. «Hogares/Familias y población de la C.A. de Euskadi por tipo de hogar o familia (%).» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  7. https://digital.csic.es/bitstream/10261/10824/1/REIS_083_04.pdf
  8. (Gaztelaniaz) «Número de hogares monoparentales según sexo, edad y estado civil del progenitor» INE (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  9. «Instituto de la Mujer y para la Igualdad de Oportunidades - Noticias y novedades» www.inmujeres.gob.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  10. Txantiloi:Español Concepto, condiciones y categorías de familia numerosa. .
  11. (Ingelesez) educator, Michelle Blessing Michelle Blessing Michelle is an experienced mental health professional who has worked as a parent; Member, Therapeutic Support Staff; Professional, clinical therapist Read More Mental Health; Psychology, M. S.-. «Types of Family Structures» LoveToKnow (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  12. «ARARTEKO, ATALA II. Familiaren bilakaera eta laguntzeko politiketan eragina daukaten faktoreak» argitalpen.ararteko.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  13. (Gaztelaniaz) «INEbase / Demografía y población /Cifras de población y Censos demográficos /Encuesta continua de hogares / Últimos datos» INE (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  14. (Gaztelaniaz) «Tipos de familia: cómo han evolucionado gracias a la diversidad» El blog de Orange 2021-05-18 (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  15. (Gaztelaniaz) «España - Natalidad 2020» datosmacro.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  16. (Gaztelaniaz) «Evolución de la Familia en España 2021» Bioetica en la Red: Principios de la bioética y otras cuestiones 2021-10-12 (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  17. https://conceptodefinicion.de/boda/
  18. https://definicion.de/matrimonio-civil/
  19. https://definicion.de/matrimonio-religioso/
  20. https://www.justizia.eus/izatezko-bikoteak-inskripzioa/aurrez-aurre
  21. (Gaztelaniaz) «¿A qué edad debemos escolarizar a los pequeños?» Cuaderno de Valores: el blog de Educo 2015-05-19 (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  22. «Cambio de domicilio - 10 pasos que debes seguir» www.ayuntamiento-espana.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  23. a b (Gaztelaniaz) «Mudarse de casa con frecuencia podría afectar la salud de los niños» abc 2012-02-06 (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  24. (Gaztelaniaz) «Cambio de vivienda afecta a la evolución del Alzheimer» kNOW Alzheimer 2019-11-26 (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  25. a b c d (Gaztelaniaz) Esperanza de vida. 2022-05-05 (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  26. (Gaztelaniaz) «Esperanza de vida» Economipedia (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  27. (Gaztelaniaz) Merino, Álvaro. «La tasa de divorcios en la OCDE» El Orden Mundial - EOM (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  28. Press, Europa. (2020-09-28). «Los divorcios caen en España hasta los 91.645 y uno de cada tres se produce tras más de 20 años de matrimonio, según INE» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]