Fanerogamo
Wikipedia(e)tik
|
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
Loreak (Bleeding hearts)
|
||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||
|
Fanerogamoak edo espermatofitoak[1] (Spermatophyta, grezierazko σπέρμα "sperma", euskaraz hazi eta φυτόν "fiton" euskaraz landare) goi mailako landareen dibisio eta talde monofiletiko bat da.
Landare horiek fruituak ematen dituen lorez eta haziz osaturiko ugaltze-aparatua dute (hortik datorkie izena landare hauei: espermatofito hitzak landare haziduna nahi baitu esan). Sustraiak, zurtoina eta hostoak ere badituzte. Espermatofitoak, aldi berean, bi talde handitan banatzen dira: angiospermak edo hazi estalia dutenak (gereziondoa, tulipana, babarruna) eta gimnospermak edo hazi biluzia dutenak (pinua, izeia, altzifrea). Gaur egun 270.000 espezie dira guztira.[2]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.