Lau Izugarriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fantastic Four» orritik birbideratua)
Lau Izugarriak
Marvel Unibertsoa
Argitalpena
SortzaileaStan Lee eta Jack Kirby
Ageri den obrak
Lan eratorriak
Datu biografikoak
Bestelakoak
EtsaiakDoctor Doom, Galactus, Annihilus (en) Itzuli, Super-Skrull (en) Itzuli, Thanos eta Ultron
marvel.com…

Lau Izugarriak[1] (ingelesez: Fantastic Four) Marvel Comics etxeko komikietako super-heroi taldea da. 1961ean Stan Lee eta Jack Kirby komikigileek sortu zituzten. Lehenbiziko aldiz 1961eko azaroko The Fantastic Four #1 komikian agertu ziren.

Lau Izugarriak taldea sortu zuten jatorrizko lau pertsonaiek espazioan misio batean erradiazio kosmikoaren eraginpean jarri zirenean super-botereak lortu zituzten. Mister Fantastic (Reed Richards), Invisible Woman (Susan "Sue" Storm), Human Torch (Johnny Storm) eta Thing (Ben Grimm) pertsonaiek osatzen dute taldea.

Komikietan ez ezik, beste ikus-entzunezkoetan ere agertu da: telebistan bere telesaila izan zuten (ETB 1ean emandakoa) eta baita Fantastic Four (2005)[2] and Fantastic Four: Rise of the Silver Surfer (2007) filmak ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]