Far and Away

Wikipedia, Entziklopedia askea

Far and Away (euskaraz Urruti-Urrutira) 1992ko Ron Howard estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. Tom Cruise eta Nicole Kidman aktoreek antzeztu zuten. AEBtara oandako irlandar etorkinei buruzko filma da.

Lehenbiziko Irlandako hego-mendebaldeko Kerry konderrian dagoen Dingle penintsulako Dún Chaoin herrian filmatu ziren, hain zuzen ere, 1971an David Lean ingeles zinema zuzendariaren Ryan's Daughter filma filmatu zen leku berdinean.

1992ko Canneseko Zinemaldian lehiatu zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

XIX. mendea, Irlandako mendebaldeko kostaldea. Odol beroko gazte irlandarra den Joseph Donnelly, eta bere aita eta bi anaiak lurjabe handi baten jabetzakoak diren lursailak landuz erdipurdika bizi dira. Haien eskualde osoko lursail guztiak ere Christie lurjabe jauna boteretsuaren jabetzakoak dira. Christieren gizonek sortutako sute baten ondorioz familiaren etxola erre eta Josephen aita hiltzean gazteak mendekatzea erabakitzen du, jaiotetxea laga eta Christie jaunaren etxaldera joanez bera hiltzen saiatuz, baina kale egiten du. Handik gutxira, duelu bat saiestu asmoz, Ameriketara emigratuko du, Ozeano Atlantikoa zeharkatzen duen ontzian Christieren alaba eder bezain harroputz eta finegia den Shannon-elin elkartuko delarik. Behin Boston hiriko portuan lur hartuta bakoitzak bere nidea egitea erabakitzen du, baina Shannoni zeramazkien zilarrezko goilara guztiak lapurtzen dizkiote. Honenbestez bi gazteek heuren aberkideek AEBtan egin duten moduan heuren patua edota bizia nola edo hala topatzearen abenturari ekingo diote.

Aktoreak

Kanpo loturak