Faroera
Wikipedia(e)tik
(«Faroeera» orritik birbideratua)
| Faroera føroyskt |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | eta baita Norvegia ere |
|
| Hiztunak: | 60.000 - 80.000 | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Germaniarra Ipar germaniarra Mendebaldeko eskandinaviarra Faroera |
|
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | ||
| Erakunde araugilea: | Føroyska málnevndin | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | fo | |
| ISO 639-2: | fao | |
| ISO 639-3: | fao
|
|
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Faroera[1] (faroeraz føroyskt, ahoskera: [ˈføːɹɪʂt]) eskandinaviar hizkuntza uhartetarra da, germaniar hizkuntzen taldekoa. 48.000 bat lagunek hitz egiten dute Faroe uharteetan, eta beste 25.000 inguruk Danimarkan. 1937az geroztik, faroera Faroe uharteetako hizkuntza ofiziala da.
Norvegiera zaharraren eta islandieraren antza du. Venceslaus Ulricus Hammershaimb faroetar hizkuntzalari eta folklorezaleak finkatu zuen feroera idatzia 1846an. 1912an lortu zuten Faroeko biztanleek elizetan eta eskoletan faroera erabiltzeko baimena, eta 1938an hizkuntza nagusi egin zen hezkuntzan. Ahozko literatura aberatsa dute faroetarrek (baladak). 1965ean sortu zen Faroeraren Akademia. Oro har, gaurko hizkuntza eskandinaviarretatik urrun samar dago faroera.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia, 53. araua: Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0053.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-19
Kanpo loturak [aldatu]
- Faeroerazko hiztegia (Faroeraz)
| Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |
| Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
|
|||||||||||