Fasil Ghebi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fasil Ghebi1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Gonder.jpg
Mota Kulturala
Irizpideak ii, iii
Erreferentzia (ID) 19
Kokalekua EtiopiaEtiopia
Eskualdea2 Afrika
Koordenatuak 12°36′29″N 37°28′11″E / 12.60806°N 37.46972°E / 12.60806; 37.46972Koordenatuak: 12°36′29″N 37°28′11″E / 12.60806°N 37.46972°E / 12.60806; 37.46972
Izen ematea 1979 (III. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Fasil Ghebi Etiopian dagoen gotorleku bat da, 1979tik Gizateriaren Ondare izendatua.

Fasilides Etiopiakoaren (1632-67) erregezko egoitza zaharra da. Haren oinordekoek ere jauregiak eta beste hainbat eraikin eraikiarazi zituzten esparru honetan (gebi amhareraz[1]), XVII eta XVIII. mendeetan eraikiak.

Bertako arkitektura estiloan, sarri Gondar estiloa deritzona, indiar eta arabiarren eragina soma daiteke[1], batez ere Goako harginena, eta Europako barrokoarena, portugaldar misiolariek eramana. Erregezko esparru hau 900 metro luze den harresi batek inguratzen du, hamabi ate eta bi zubi dituena. Gotorlekuaren babesean eraikin ugari daude:

  • Fasilides gatelua, oinplano laukizuzenekoa eta erpinetan lau dorre handi dituena, kupulaz estaliak. Eraikin hau da Gondar estiloaren gailena.
  • Iyasu enperadorearen jauregia, eraikin garaiena, 1682 eta 1706 artean eraikia.
  • Kantzelergoa eta Tzadich Yohannes-en liburutegia, Falisilesen gazteluko alboko bi pabilioi.
  • Oturuntza aretoa
  • Fasilidesen zaldiaren hilobia
  • Hiru eliza, horien artean San Antonio kapera horma-pintura ederrekin
  • Zalditegiak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Fasil Ghebi, UNESCO


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Fasil Ghebi