Fausto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau fikziozko pertsonaiari buruzkoa da; filma gaitzat duena beste hau da: Fausto (filma)
Fausto Rembrandten 1650eko margolanean
Goetheren Fausto idazlanaren azala, Leipzig, 1932

Fausto hainbat artelanetan agertutako fikziozko pertsonaia da, XV eta XVI. mende bitartean bizi omen zen azti batean oinarritua. Haren arima deabruari jakinduriaren truke saldu ziola aldarrikatzen omen zuen.

Eduki-taula

[aldatu] Fausto historikoa

Fausto historikoa 1480an jaio omen zen Alemaniako Baden-Württembergeko Knittlingen herrian. Esan ohi da 1540an hil zela Staufen im Brisgau herrian, sustantzia kimikoekin egindako ikerketa batek sortarazitako eztanda bat izan zela medio. Haren izena Georgius Faustus zatekeen. Luterok, Erreforma Protestantearen sortzaileak, deabru-potereak egotzi zizkion.

[aldatu] Fausto literaturan

[aldatu] Spiesen Faustoa

1587an Johann Spies liburugileak Historia von D. Johann Fausten liburu anonimoa argitaratu zuen. Literatura kalitate handiko lana izan ez bazen ere, harrera ona izan zuen irakurleen artean. Hori dela eta, laister itzuli zuten hizkuntza anitzetara. Liburuan Johann Fausten doktoreak, magia beltza baliaturik, Deabrua deitzen du haren esanetara makurtarazteko. Mefostofilesek, Deabruaren morroiak, paktua sinatzen du berarekin: 24 urtetan zehar Deabruak Faustoren jakinahi guztiak asetuko zituen, bere arimaren truke. Horrenbestez, Faustok Infernuan bukatu zuen, Spiesen tonu moralistako lan horretan.

[aldatu] Marloweren Faustoa

1592an Christopher Marlowe idazleak The Tragicall History of Dr. Faustus argitaratu zuen, Spiesen Faustoaren itzulpen ingelesean oinarrituta. Hark bezala, Marlowek ere Infernura bidali zuen Fausto.

[aldatu] Goetheren Faustoa

1808an Goethek haren Fausto ezagunaren lehen atala argitaratu zuen. Bigarrena, bere heriotzaren ondoren argitaratu zuten, 1832an, hain zuzen. Goetheren bertsioa, guztien artean eragin handikoena izan da. Batzuk Alemaniako literaturaren idazlanik gorenetzat jotzen dute. Goetheren lanak hainbat gai jorratzen ditu, besteak beste, gaztetasun amaigabea, askatasuna, ongia eta gaizkiaren arteko erlazioak, morala edota giza-izaeraren mugak. Fausto, oraingoan, Infernutik libratuko zuen Goethek.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Fausto
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak