Fawlty Towers

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fawlty Towers
Jatorrizko izena Fawlty Towers
Sortzaileak John Cleese
Connie Booth
Generoa Komedia
Ekoizlea Erresuma Batua BBC
(BBC World kateak banatua)
Aktoreak John Cleese
Prunella Scales
Andrew Sachs
Connie Booth
Sailaren Britainia Handiko Jatorrizko Emanaldi Datak 1975ko irailaren 19a1979ko urriaren 25a
Euskal Herrian nork bota zuen ETB1 eta ETB2
(Euskal Herria osoan)
Canal+, Arte, FR3, France 4 eta Canal Jimmy
(Ipar Euskal Herrian
TVE
(Hego Euskal Herrian
Atal kopurua 12
Atal bakoitzaren iraupena 30-35 minutu

Fawlty Towers BBC britainiar telebista kateak ekoiztutako egoera komedia generoko (ingelesez sitcom) telesailoa arrakastatsua da. Lehenbizi BBCko bigarren katea den BBC2an emititu zen. Nahiz eta soilik 12 atal grabatu izan, Fawlty Towers telesailak ondorengo telesaila komikoetan sekulako eragin iraunkorra izan du.

Telesaila honetako ekintza Ingalaterra hego-mendebaldeko Devon konderriko Torquay hirian dagoen fikziozko Fawlty Towers hotelean jazotzen da, hots, Riviera ingelesa izengoitia duen kostaldean. Gidoia John Cleese aktoreak eta Connie Booth aktoresak idatzi zuten, biek ere pertsonaia nagusietako bi antzezten dituztelarik: Cleese (Basil, hoteleko nagusia) eta Booth (Polly, neskame zerbitzaria). Bi denboraldietan zehar emititu zen, aurrenekoa (1975) John Howard Daviesek zuzendu zuen eta bigarrena berriz (1979) Bob Spiersek zuzendu zuen, bi denboraldiak Douglas Argentek ekoiztu zituelarik.

Fawlty Towers telesailak Britainiar Zinemako Institutuaren 100 telebistako saio onenen zerrendako lehenbiziko postuan dago, zerrenda honetan industria honetako profesionalek bozkatzen dutelarik[1][2].

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fawlty Towers telesaila Monty Python taldeak 1970ko maiatzean kostaldeko Torquay hiriko hotel batean izandako egonaldi batean oinarritu zen, honen kanpoaldean Monty Python's Flying Circus saioaren hainbat sketx grabatu zirelarik. Cleese eta Booth aktoreak errodaia amaitu ostean hotel horretan ostatu hartu ohi zuten.

Egonaldian zehar, Donald Sinclair etxeko nagusi xelebrearen jokabideak sarritan purrustada eta pasadizo ugariz beteak egon omen ziren: aldi batean, autobus baten iritsiera ordua eskatu zion bezero bati gogo txarrez autobus ordutegia muturrera jaurtiki zion, beste batean, Eric Idle aktorearen maleta kanpoaldean laga zuen, bonba bat ote zuenaren susmoz. Nahiz eta John Cleesek hau behin eta berriz ukatu, hoteleko jabeak era bortitzean maleta hura hartu eta lorategian zegoen horma baten gainetik harata bota zuen. Egiazki, maletak bere barnean zuena alarmazko erloju arrunt bat zen. Etxeko nagusi berberak Terry Gilliam estatubatuar aktorearen jokamoldea ere gogor kritika zuen, nonbait hauek estatubatuarregiak omen ziren: aktoreak jaten zuen bitartean sardexka "okerreko eskuan" omen zuen. Ziurrenik telesailako Waldorf Salad atala sortzeko azken gertakari honetan oinarritu ziren.

Telesaila Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria osoan 80-90. hamarkadetan zehar ETB1 eta ETB2 kateetan euskaraz nahiz gaztelaniaz emititu zen. Ipar Euskal Herrian gainera 1980-2008 urteen artean Frantziako Canal+, Arte, FR3, France 4 eta Canal Jimmy kateek frantsesez emititu izan ohi dute. Aldiz, Hego Euskal Herrian Espainiako TVE kateak 1981an emititu zuen.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Basil Fawlty, John Cleese aktoreak antzeztua, hoteleko nagusia eta telesaileko pertsonaia nagusia da.
  • Sybil Fawlty, Prunella Scales aktoresak antzeztua, Basilen emaztea eta etxekoandrea da.
  • Polly Sherman, Connie Booth aktoresak antzeztua. Hasiera batean zerbitzari gisa kontratatua da, halere denborarekin hoteleko beste zereginetan ere diardu, honela diru extra bat lortuaz.
  • Manuel, Andrew Sachs aktoreak antzeztua. Hotelean zerbitzari eta maleta eramaile gisa lan egiten duen espainiar inmigrantea da. Inuzente eta siniskor xamarra da, horretaz gain ingeles hizkuntzan mintzatzeko dituen zailtasunek egundoko gaizki ulertu eta nahasteak sortuko ditu, hauek telesaila honetako saltsa nagusienetakoak izango direlarik. Manuel gizajoak Basil bere nagusiaren hitzezko nahiz fisikozko gehiegikeriak jasan beharko ditu. Telesaila honetako esaldi mitikoetako bat Basil nagusiak hoteleko bezeroei Manuel zerbitzariaren jokabide burugabe eta bitxia barkatu edo azalduarazteko erabiltzen duena da: He is from Barcelona ("Bartzelonako da"). Aldiz, Manuel zerbitzariak norbaitek zeozer ingelesez eskatzean behin eta berriz errepikatzen duen esaldi honekin erantzuten die bere sasi-ingeleran: I know nothing I come from Barcelona (Nik ezer ez dakit, Bartzelonakoa naiz). Bere garaian antzezlan hau arrazista eta xenofobotzat jo izan zen. Egiaz, pertsonaia honek anglosaxoiek espainiarrak eta orokorrean inmigranteei buruzko aurreiritziak isladatzen zituen. Aipatzekoa da Manuel pertsonaia antzezten zuen aktorea jatorri alemaniarra zuena, bere pertsonaiak zeozer ez ulertzean sarritan gaztelaniazko "Que?" ("Zer?") edo "sí" ("bai") hitzak erabili ohi ditu.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesaila hau Euskal Herrian ETBko bi kateetan emititzean Manuel pertsonaia ingelerazko jatorrizko bertsioaren antzera espainiarra da, Manuel izena du eta Bartzelona hirian jaiotakoa da. Aldiz, Espainiako bertsioan pertsonaia honek Paolo izena hartu eta italiarra izatera igaro zen, honela bere benetako espainiartasuna ukatuz edo zentsuratuz. Kataluniako bertsioan bere Manuel bere jatorrizko izena gorde zuen, halere hau mexikarra zen, alegia, Bartzelonakoa eta kataluniarra zela ukatu edo zentsuratuz.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesaila 6 atal banatako bi denboraldiz osatuta dago. Aurrenekoa (1975) John Howard Davies zuzendariak zuzendu zuen, bigarrena aldiz (1979) Bob Spiersek zuzendu eta Douglas Argentek ekoiztu zuen.

1975ko denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Klase ikutu bat (A Touch of Class)
  2. Beharginak (The Builders)
  3. Ezkontza (The Wedding Party)
  4. Inspektoreak (The Hotel Inspectors)
  5. Gau gastronomikoak (Gourmet Night)
  6. Alemanak (The Germans)

1979ko denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Komunikazio arazoak (Communication Problems)
  2. Psikiatra (The Psychiatrist)
  3. Waldorf entsalada (Waldorf Salad)
  4. Sardinarra eta gorpua (The Kipper and the Corpse)
  5. Urteurrena (The Anniversary)
  6. Basil arratoia (Basil the Rat)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. BFI TV100
  2. 2004ko BBCren inkesta batean Britainia Handiko 5. Sitcom Onena bezala ere bozkatua izan zen.

Bideoak ikusgai[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]