Faxaflói

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Faxaflói urdinez

Faxaflói Islandia hego-mendebaldean dagoen badia da, Snæfellsnes eta Reykjanes penintsulen artean.

Islandiako hiriburua, Reykjavík, badiaren hegoaldean dago. Hiriburutik Akranes penintsula ikustea posible da, eta Snæfellsjökull penintsula ere antzeman daiteke 120 km-ko distantziara.

Antzinean arrantzaleak kosta honetara joaten ziren arrantzatzera, badia oso emankorra zelako.

Reykjavík Faxaflói badiarekin.

Reykjavík iparraldean kokaturik Kollafjörðurren Viðey uhartea dago. Nahiz eta bertako herria 1943. urtean eraikia izan, uhartea X. mendetik erabilia izan da. Izan ere, arrantzan bertara joaten zirenez, bertan monastegi bat eraiki zuten ekaitz egunetan itsasgizonak bertan babesteko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

64°24′N 23°00′W / 64.400°N 23.000°W / 64.400; -23.000