Fay Wray
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Vina Fay Wray | |
| Jaio | 1907ko irailaren 15a | |
| Cardston, Alberta, Canada ( |
||
| Hil | 2004ko abuztuaren 8a | |
| New York ( |
||
| Lan nabarmenenak | The Wedding March (1928) King Kong Treasure of the Golden Condor (1953) |
|
| IMDB | IMDBko fitxa | |
Fay Wray (benetako izenez Vina Fay Wray; 1907ko irailaren 15a; 2004ko abuztuaren 8a) Kanadan jaiotako aktorea izan zen. Ezagun egin zen beldurrezko filmetan lan egiteagatik, eta aurreneko andrea izan zen scream queen izendapena jasotzen (oihuaren erregina). Wray Albertako etxalde batean jaio zen, eta urte gutxi zituela, 1912an, familiak Ameriketako Estatu Batuetara jo zuen, amaren jaioterrira, Salt Lake Cityra[1] eta bi urte geroxeago Utahko Lark hirira. 1919an ostera ere dira Salt Lake Cityn, eta handik gutxira Hollywooden (Kalifornia).
Lan txikiak egin zituen hainbat filmetan, eta ezagunago egin asmotan WAMPAS Baby Star ekimenean parte hartu zuen, urtero zineman lan egiteko hogeita hamar aktoregai aukeratzeko txapelketa modukoa. Horrek Paramount Pictures etxearekin sinatzea ahalbidetu zion, eta ekoizpen etxe horretan dozena bat lan egin zituen[2]. Nabarmentzekoa da 1928ko The Wedding March, Erich von Stroheimen zuzendaritzapean.
Jarraian RKO Pictures, Inc. izan zuen lantegi, eta bertan filmatu zuen bere lan ezagunena: King Kong (1933). Wrayk, ileordeko horaila aldean, 10,000 dolarreko saria jaso zuen film horretan aritzeagatik[3] eta arrakasta sekulakoa izan zen: porrot egiteko zorian zebiltzan RKO estudioen salbazioa izan zen.[4] Handik aurrera lan txikiagotan aritu zen eta, gerora eta lau hamarkadatan, telebistarako saioetan hartu zuen parte.
Peter Jackson zuzendariak filmaren bigarren bertsioa egitekoa zela 'kameo' batean agertzeko eskaintza egin zion Wrayri: laurogeita hamasei urte zituen eta ezin izan zuen proposamena bete, sasoi hartan bertan hil baitzen.[5] Handik bi egunera eta omenaldi gisa Empire State Building etxe orratzaren argiak ordu laurden batez amatatu zituzten.[6]
Filmografia [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ 'The Salt Lake Tribune', 2009ko urtarrilaren 26koa, "Utah-Hollywood connection runs deep", p. B2
- ↑ TCM.com - Fay Wray
- ↑ http://emol.org/film/archives/wray/
- ↑ http://www.things-and-other-stuff.com/movies/profiles/fay-wray-2.html
- ↑ BBC News report of Wray's death
- ↑ [1]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Fay Wray Northern Stars atarian
- (Ingelesez) Wrayren biografia