Faysal I.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Faysal I.a.

Faisal I.a[1] (Taif, Saudi Arabia, 1883 - Berna, Suitza, 1933) Irakeko erregea izan zen 1921-1933 bitarteko urteetan.

Husayn ibn Ali, Mekako jekearen eta Hedjazko erregearen semea zen eta, Lawrence Arabiakoarekin batean, Otomandar Inperioaren kontrako matxinadaren buruzagi izan zen (1916-1918). Edmund Allenby britainiar jeneralaren ondoan, Damaskoko hiria hartu zuen 1918an. Frantziak onartzen ez zuela eta, Siriako erregetza utzi behar izan zuen 1920an, baina Irakeko erregetza eskuratu zuen Erresuma Batuaren laguntzarekin. Irakeko independentzia lortu ondoren (britainiarren babespeko aginpidearen amaiera, 1930), Nazio Batuetan sartu zuen Irak 1932an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Faysal I.a Aldatu lotura Wikidatan