Fear, uncertainty and doubt

Wikipedia, Entziklopedia askea


Fear, uncertainty, and doubt (labur, FUD), marketinean erabiltzen den erretorika taktika baten izena da: beldurra, ziurgabetasuna eta zalantza, euskaraz.

FUD egiten duena saiatzen da iritzi publikoari pertzepzio negatibo bat sortzen, informazio ezkor eta azalekoa zabalduz. Enpresa jakin batek, adibidez, FUD erabili lezake konpetentziako enpresaren produktuen kontra egiteko fama txarra zabalduz. Batzuetan aldatzearen kostuak handiagoak direla pentsaraztea da helburua eta beste batzuetan konpetentziako enpresei hazten ez uztea.

Hitza hardware industrian sortu zen desinformazio taktikak izendatzeko eta, ordutik, oso sarri erabili izan da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]