Federazioaren Jaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1790eko Federazioaren Jaiaren lehenbiziko ospakizuna Paris hiriko Marteren Zelaietan.

Federazioaren Jaia edota Federazioaren Festa (frantsesez Fête de la Fédération) 1789ko Bastillaren Hartzearen lehen urteurrena ospatzen duen jaieguna da, gertakati hau Frantziako Iraultzaren hastepena izan zelarik. Hortaz, lehenbiziko aldiz 1790eko uztailaren 14an Frantziako hiriburua den Paris hiriko Marteren Zelaietan ospatu zen.

1791an Frantziako Nazio Biltzarrak 1790eko uztailaren 14ko lehenbiziko ospakizun hau frantziaren arteko adiskidetze eta batasun festa izan zedila erabaki zuen.

1880ean Benjamin Raspail diputatuak hala eskatuta ofizialki Frantziako Jaiegun Nazionala izendatu zen. Hortaz, uztailaren 14an Frantzian urtero Bastillaren Hartzea eta Federazioaren Jaia ospatu ohi dira.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Federazioaren Jaia Aldatu lotura Wikidatan