Federiko Krutwig
Federiko Krutwig 1989an. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Federiko Krutwig Sagredo | |
| Jaio | 1921eko maiatzaren 15a | |
| Getxo (Bizkaia) | ||
| Hil | 1998ko azaroaren 15a | |
| Bilbo (Bizkaia) | ||
Federiko Krutwig Sagredo (Getxo, Bizkaia, 1921eko maiatzaren 15a - Bilbo, Bizkaia, 1998ko azaroaren 15a) euskal idazle eta politikaria izan zen. Nerabezaroan euskara bere kasa ikasi eta Euskaltzaindian 1943an sartu zen. Ekialdeko hizkuntzak ikasi zituen Frantziako Sorbonako Unibertsitatean eta Alemanian.
1963an Vasconia argitaratu zuen, Fernando Sarrailh de Ihartza ezizenaz. Bertan Euskal Herriaren historia arakatu zuen ikuspegi erabat iraultzaileaz. Sabin Aranaz geroztik garatutako nazionalismoaren kritika zorrotza eginez, beste abertzaletasun mota baten alde hitz egin zuen, batez ere mugimendu antikolonialisten iturrietatik edanez. Franco diktadore espainiarraren poliziak ETAren inspirazio iturritzat jo zuen liburua. Alde horretatik, egia da ETAren sortzaile eta kideetako askok idazlana goraipatu egin zutela, baina horrek erakundean izan zuen indarrari buruz eztabaidak daude. ETAren V. Biltzar Nagusian oso txosten garrantzitsua aurkeztu zuen Krutwigek.
Helenista saiatua zen eta lapurtera klasikoa proposatu zuen euskara batuaren oinarri gisa, eredu kultista baten alde. Bide horretatik, euskarazko idazlan guztietan eredu horixe bera erabili zuen, baita 1968 ondotik ere. 1952an Hego Euskal Herria utzi behar izan zuen, bere ideiengatik eta Euskal Herriko Elizari buruz egin zituen kritikengatik.
Jakintza Baitha elkartearen sortzaileetako bat izan zen 1985 urtean, kultura helenistikoa bultzatu eta ezagutarazteko helburuarekin. Elkarteak "Halcón: Revista de Cultura Griega" aldizkaria argitaratu zuen. Bizitzako azken urteetan Jose Maria Gorordoren Iniciativa Ciudadana Vasca/Euskal Huritarren Egitekoak alderdiaren hautagai zerrendetan aurkeztu zen.
Eduki-taula |
Lanak [aldatu]
Saiakera [aldatu]
- Vasconia: Estudio dialéctico de una nacionalidad, 1963.
- La Nueva Europa, 1976. Vasconian agertutako ideiak gehiago hedatu zituen, Mendebaldeko Europako deskolonizazioaren alde, gaur egun Herrien Europatzat-edo daukaguna goretsiz.
- Garaldea: Sobre el origen de los vascos y su relación con los guanches, 1978. Europako hainbat herriri buruzko saiakera zientifikoa (besteak beste, euskaldunez). Liburu horretako ideia asko Alfonso Martinez Lizarduikoaren Euskal Zibilizazioa saioan jaso ziren.
- La Nueva Vasconia, 1979. Vasconiaren edizio berritua.
Narrazioa [aldatu]
- Igibarziaren iphuinak, 1982. Haranburu.
Nobela [aldatu]
- Belatzen Baratza Mikelditarrak. Euskal errankari hamaika irazkietan eta bedaratzi ilbetan, 1979. Ediciones Vascas. Luis Haranburu argitaletxearekin titulu bereko 9 liburuki kaleratu zituen orotara.
- Ekhaitza, 1980. Haranburu.
- Otsoaren bidea, 1982. Haranburu.
- Garaziko oihanaren thauma, 1983. Haranburu.
- Ortziren zaldiak, 1983. Haranburu.
- Garaldea, 1978. Txertoa.
- Sua ez da hiltzen, 1983. Haranburu.
- Belatzen Baratza. Mikelditarrak (2. liburukia), 1982. Luis Haranburu.
- Belatzen Baratza. Mikelditarrak (3. liburukia), 1982. Luis Haranburu.
- Belatzen Baratza. Mikelditarrak (4. liburukia), 1982. Luis Haranburu.
- Belatzen Baratza. Mikelditarrak (5. liburukia), 1982. Luis Haranburu.
- Belatzen Baratza. Mikelditarrak (6. liburukia), 1982. Luis Haranburu.
- Belatzen Baratza. Mikelditarrak (7. liburukia), 1983. Luis Haranburu.
- Belatzen Baratza. Mikelditarrak (9. liburukia), 1983. Luis Haranburu.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Federiko Krutwig Sagredori eskainitako webgunea
- (Euskaraz) Federiko Krutwig literaturaren zubitegian
- (Euskaraz) Federiko Krutwig. Bidegileak.
- (Gaztelaniaz) Federiko Krutwig Euskonewsen
- (Euskaraz) Krutwigi elkarrizketa Jakin aldizkarian
- (Euskaraz) Federiko Krutwigen Bibliografia
Bibliografia [aldatu]
- Sudupe, P. 2012: "Ideologia eztabaidak 50eko hamarkadan" in Alaitz Aizpuru (koord.), Euskal Herriko pentsamenduaren gida, Bilbo, UEU. ISBN 978-84-8438-435-9