Federico da Montefeltro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Federiko da Montefeltro» orritik birbideratua)
Federico da Montefeltro

jaun

1444 -
Bizitza
JaiotzaGubbio1422ko ekainaren 7a
HerrialdeaUrbinoko dukerria
BizilekuaUrbino
HeriotzaFerrara1482ko irailaren 10a (60 urte)
Hobiratze lekuachurch of San Bernardino (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: malaria
Familia
AitaGuidantonio da Montefeltro
AmaElisabetta degli Accomanducci
Ezkontidea(k)Gentile Brancaleoni (en) Itzuli  (1437 -
Battista Sforza  (1460 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaHouse of Montefeltro (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Vittorino da Feltre (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakcondottieroa eta mezenasa
Enplegatzailea(k)Alfontso V.a Aragoikoa  (1451 -
Jasotako sariak
InfluentziakBernardino of Siena (en) Itzuli
Graduakomandante
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Federico da Montefeltro (Gubbio, 1422ko ekainaren 7a - Ferrara, 1482ko irailaren 10a), Federico III.a da Montefeltro bezala ere ezaguna, Italiako Pizkundeko kondotierorik arrakastatsuenetako bat eta Urbinoko dukea izan zen 1444tik hil zen arte. Urbinon liburutegi handi bat eraikitzea enkargatu zuen, beharbada Italiako handiena Vatikanokoaren ondoren, bere idazle talde propioarekin, eta bere inguruan gorte humanistiko bat antolatu zuen Pizkunde goiztiarreko bitxi arkitektonikorik handienetako bat zen Urbinoko Dukeen Jauregian, Francesco di Giorgio Martini teoriko eta arkitektoak diseinatu zuena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Federico Gubbion jaio zen, Urbino, Gubbio eta Castelduranteko jauna eta Spoletoko dukea zen Guidantonio da Montefeltroren seme ez legitimoa.

Gaztea zenean Venezian eta Mantuan bizi izan zen apopilo. Denbora batez Vittorino Ramboldonik hezi zuen. 1437an Sigismundo Germaniako Erromatar Inperio Santukoa enperadoreak zaldun izendatu zuen, eta urte berean Gentile Brancaleonirekin ezkondu zen bere jaioterrian.

16 urterekin hasi zuen bere karrera kondotiero bezala Niccolò Piccininoren agindupean. 1444an, bere anaiordea zen Oddantonio da Montefeltro, berriki Urbinoko duke izendatua izan zena, erahila izan zen. Berehala, Federikok hiriko boterea hartu zuen.

1450eko hamarkadan Napoliko erregearentzat eta honen aliatua zen Pio III.a aita santuarentzat borrokatu zuen. Battista Sforzari ere lagundu zion, beste kondotiero familia arrakastatsu bateko kidea zena, Milango gobernariak zirenak. Ordain bezala, Francescok sekula ez baitzuen dohainik borrokatzen, Sforzatarrengandik Pesaro eta Fossombroneren kontrola jaso zuen, hala, ondorioz, etsai gogor bat lortuz, Riminiko jauna zen Sigismundo Pandolfo Malatesta.

1459an Malatestaren aurka borrokatu zuen Romañan Pio III.arentzat, erabateko garaipena lortuz 1462an Cesano ibaian, Senigalliatik gertu. Aita Santuak konkistatutako lurraldeen bikario izendatu zuen, baina Pio III.a Riminin Malatestaren karguaren kontrol pertsonala hartzen saiatu zenean, Federikok alderdiz aldatu zuen eta aita santuaren aurka borrokatu zuen hiri-estatu batzuek osatutako aliantza baten buru.

Urbino dukerri mailara igo zuen Sixto IV.a aita santuak, bere ilobarik gogokoena zen Giovanni Della Rovere Federikoren alaba zen Giovannarekin ezkondu zuena. Orduan, Federikok, bere antzinako florentziar patroien aurka borrokatu zuen, Sixtoren armadaren buru, Pazzitarren konspirazioak huts egin ondoren, non erabat murgilduta egon zen.

Federico da Montefeltro Ferraran hil zen 1482an, Veneziaren aurka borrokan ari zenean.

Federicoren seme bat, Guido I.a da Montefeltro, Elizabetta Gonzagarekin ezkondu zen, Mantuako jaunaren alaba bikain eta ondo hezia. Guidobaldo 1508an hil ondoren, Urbinoko dukerria, Giovannaren bidez Della Rovere aita santu familiara pasa zen, Sixto IV.ak sortua.

Studiolo Federiko III da Montefeltro

Erretratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Federicoren erretratu guztiek bere ezkerraldeko profiletik erakusten dute. Bere lehen kanpainetako batean eskuineko begia galdu zuen, eta, gainera, orban handia geratu zitzaion. Honegatik, soilik bere "alde ona" erretratatzen uzten zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Federico da Montefeltro Aldatu lotura Wikidatan