Fedor Tolbukhin
Fedor Ivanovitx Tolbukhin (Andronik —Jaroslavetik hurbil—, Errusiar Inperioa, 1894 - Mosku, Sobietar Batasuna, 1949) Armada Gorriko mariskala izan zen.
1917. urtean Errusiar Inperioko Armadako kapitaina zen, eta bat egin zuen Errusiako Iraultzarekin. 1939. urtean dibisio bateko buruzagia zen Uraletan. Bigarren Mundu Gerran, 1942an Ukrainako hirugarren frontean zen, eta garaipen sonatua lortu zuen Stalingraden. 1943an, hamabi zaldizko talderen buru, Stalingraderako bidean zen alemaniar armada garaitu zuen, eta Dnieper aldera erretiratu behar izan zuten alemaniarrek. 1944. urtean Besarabia, Bukarest eta Sofia okupatu zituen. Mariskal egin zuten eta Belgrad askatu zuen. Malinovskirekin bat eginik Hungaria eta Austria askatu zituen, eta 1945. urtean Estatu Batuetako armadekin elkartu zen. Austria okupatzen zuen Sobietar Armadako buruzagi gorena izendatu zuten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
