Felicité Robert de Lamennais
Felicité Robert de Lamennais (Saint-Malo, Frantzia, 1782 - Paris, Frantzia, 1854) frantsesezko idazlea eta pentsalaria izan zen. Matematika-irakaslea izan zen bere anaiak sortutako Saint-Maloko apaizgaitegian; 1816an apaiztu zen Vannesen. 1817tik 1823 bitartean, ospe handia eman zion Essai sur l´indifférence en matière religieuse (Erlijiozko axolakabetasunari buruzko saiakera) idatzi zuen.
1925ean argitaratutako De la religion considérée dans ses rapports avec l´ordre politique et social (Erlijioaz, antolamendu politiko eta sozialarekin dituen harremanen ikuspuntutik) liburuan aginpide zibilak Elizaren aginpidera makurtu behar zuela zioen. 1830ean Lacordairerekin eta Montalembertekin batera L´Avenir egunkaria sortu zuen, elizaren eta estatuaren aldeko bereizketaren aldekoa. 1832an elizak Mirari vos entziklikaren bidez gaitzetsi egin zituen haren ideiak. 1834an argitaratutako Paroles d´un croyant (Fededun baten hitzak) liburuak berriro ere elizaren gaitzespena jaso zuen eta Lamennais eliza katolikotik at geratu zen. Le livre du peuple (1838, Herriaren liburua), Le Pays et le Gouvernement (1840, Herrialdea eta Gobernua) eta Esquisse d´une philosophie (1841-1846, Filosofia baten zirriborroa) liburuetan kontzientzia-askatasunaren aldeko agertu zen. 1848an herriaren ordezkari hautatu zuten Batzar legegilerako.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.