Felipe Arrese Beitia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Felipe Arrese Beitia argazki batean.
Felipe Arrese Beitia argazki batean.

Felipe Arrese Beitia (Otxandio, Bizkaia, 1841eko maiatzaren 25a - 1906ko urtarrilaren 16a) euskal idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazkigintza ikasi zuen Gasteizen. Lanbidez «santugina» zen; 31 urterekin ekin zion olerkaritzari. Hego Euskal Herriko Lore Jokoak hasi zirenetik (Elizondo, 1879), ez zuen bakar batean ere huts egin Arrese Beitiak. Idazle gartsua eta oparoa da, gehiegizko erretorikak moteldu egiten du euskararen etorkizunaren aurrean beti kezkati ageri den obra. 1884. urtean Diccionario Manual Bascongado y Castellano y elementos de Gramática argitaratu zuen, halako arrakastarik izan ez zuen lana. 59 urte zituela, ordura arte idatziriko poema guztiak eman zituen Ama Euskeriaren Liburu Kantaria izenburuko liburuan (1900). Hil ondoan, Asti-Orduetako bertsozko lanak liburua argitaratu zen (1908).

Arrese Beitia, erromantiko berantiarra, bere garaiko semea izan zen. Euskara eta Euskal Herriaren geroa arriskuan ikusi zituen, eta sua eta garra darie bestalde literatura balore urriak eskaintzen dituzten olerkiei: “Euskal-Herriko egoerari buruz duen ikuspegiak, urte haietan euskal foruzaleen artean eman zenari dagokio. Foruen deuseztapenaren ondoren zenbait euskaldun erdal munduaren nagusitasunaren aurka azaldu zen, galera horren erruduntzat jotzen zutelarik. Ematen ari zena ez zen euskal munduaren bilakabide prozesu bat, Euskalerria hilobira bidaltzen zuena baino. Sentimendu berri bat mamitzen hasten da: erdal liberalismoa euskaldunek izan zuten batasun erlijiosoaren aurka zihoan. Egoera honen aurrean sentimendu politiko eta erlijiosoa bateratu zituzten hainbat euskaldunek” (Boneta, Aldabaldetreku, Goikoetxea 1987,21. or.). Hego Euskal Herrian antolatu ziren lehen Lore-Jokoetan, gorago aipatu bezala, parte hartu eta irabazi egin zuen Arrese Beitiak Ama Euskeriari azken agurrak lanarekin.

Lanen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bizkaitar zaharrak eta erromatarrak (1883).
  • Diccionario Manual Bascongado y Castellano y elementos de la gramática (1884).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zubiritar Sabinek (Josune Cearra Arrese lobaren senarra) “El poeta Felipe de Arrese y Beitia (1841-1906)" egindako liburua.