Felipe Gómez Alonso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Felipe Gómez Alonso
Bizitza
JaiotzaSalamanca1903ko otsailaren 7a
Herrialdea Espainia
HeriotzaIruñea2003ko abuztuaren 8a (100 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta argitaratzailea

Felipe Gómez Alonso (Salamanca, Espainia, 1903ko otsailaren 7a - Iruñea, Nafarroa Garaia, 2003ko abuztuaren 8a) kazetaria eta argitaratzailea izan zen. Iruñeko Editorial Gómez argitaletxea sortu zuen, gerraondoko Nafarroa Garaiko euskaltasunaren erreferentea.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salamancan jaioa, 1930tik 1932ra El Pueblo Gallego de Vigo egunkariaren erredaktore izan zen. Ondoren, 1932tik 1940 arte Diario de Navarra eta, 1936tik 1939ra, Iruñeko Hoja del Lunes egunkarietan lan egin zuen. 1934tik 1940 arte, bestetik, Agencia Logos en korrespontsala izan zen. 1940an Gómez Akademia sortu zuen, mekanografia eta takigrafia irakasteko. Akademiaren lanak argitaratzeko asmoz inprenta bat ireki zuen. Baina, hasieran, helburu pedagogikoa zuen proiektuak laster beste itxura hartu zuen, Nafarroako euskaltasunarekin eta euskal izaerarekin zuten liburuen plazaratzea, alegia. Proiektua liburudenda baten irekieraz osatu zen, Gómez liburudenda. Gómez argitaletxean gehienbat Nafarroako egileen lanak argitaratu ziren, eskuarki folkloreari, historiari eta umoreari lotuak.[1] Gomezen katalogoan, beste egileen artean, Jose Maria Iribarren, Carlos Clavería, Ignazio Arozena, Ramon Zulaika, Jose Artetxe, Victor Ruiz Añibarro eta Jesus Basañezen lanak jaso ziren. Jose Mari Espartzaren hitzetan, haien argitaratze jardunean euskararekiko eta Euskal Herriarekiko errespetua arnasten da; haren lanetan Nafarroa Garaia Euskal Herriko herrialde bat gehiago da.[2]

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pequeña guía turística de Pamplona, Iruñea, 1954.
  • Mecanografía. Escritura al tacto, 24. arg., Editorial Gómez, Iruñea, 1976

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]