Felisa Verdejo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Felisa Verdejo

Bizitza
JaiotzaSalamanca1950eko otsailaren 16a (74 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaPierre eta Marie Curie Unibertsitatea
Tesi zuzendariaAntonio Vaquero Sánchez (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Kepa Sarasola Gabiola
Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez
Isabel Fernandez de Castro
Horacio Rodriguez Hontoria
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Paris
Donostia
Bartzelona eta Madril
Enplegatzailea(k)Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Madrilgo Complutense Unibertsitatea  (1977 -  1981)
Donostiako Informatika Fakultatea  (1981 -  1985)
Euskal Herriko Unibertsitatea  (1981 -  1985)
Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa  (1985 -  1991)
UNED  (1991 -
KidetzaSociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural

María Felisa Verdejo Maillo (Béjar, Salamanca, 1950eko otsailaren 16a) UNED unibertsitateko Lengoaia eta Sistema Informatikoak saileko katedradun bat da. Espainian aitzindarietako bat izan zen hizkuntzaren prozesamendu automatikoan eta adimen artifizialean. Donostiako Informatika Fakultatean irakasle ibili zen lau urteetan (1981etik 1985era arte) hizkuntzaren prozesamenduari buruzko doktorego-formazioa zabaldu zuen, eta hori geroago eratuko zen IXA Taldearen hazia izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doktoretza-tesia egin zuen Informatikan Pierre eta Marie Curie Unibertsitatean (Paris VI).

Ikerketa-taldeak sortu eta sustatu ditu, zenbait unibertsitatetan, hizkuntzaren prozesamendua, adimen artifiziala eta urrutiko hezkuntza arloetan. Irakaskuntzan eta ikerkuntzan Espainiako lau unibertsitatetan ibili da: Madrilgo Complutense Unibertsitatea (1978-1981), Euskal Herriko Unibertsitatea (1981-1985), Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa (1985-1991), eta UNED (1991tik).

Ikerketa estrategikoko lerro berri bat ireki eta bultzatu zuen, espainieraren prozesatze automatikoa tratatzen duena, hizkuntza hori sistema adimentsuetan eta hainbat aplikaziotan integratzeko.[1] Haren zientzia-lorpenak bere argitalpenetan ikus daitezke,[2][3] baita ikerkuntza proiektuetan (askotan partzuergo zabalak biltzea lortu zuen), eta zuzendu dituen 20 doktorego-tesietan.

Hainbat ahalegin egin ditu zientzia-arlo hori sustatzeko eta zientzia-komunitate bat sortzeko:

  • COSCE-ren lehendakariordea (Confederación De Sociedades Científicas De España) 2009ko martxotik.
  • Mahai-ingurua SEPLN elkarteko lehendakariekin SEPLN elkarteko 25. urteurrenean, (Donostia, 2009)
    SEPLN elkarte zientifikoaren fundatzailea 1983an (Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural).
  • AEPIA elkarte zientifikoaren fundatzailea (Asociación Española para la Inteligencia Artificial).
  • Iberamia elkarte zientifikoaren fundatzailea (Iberoamericana de Inteligencia Artificial).
  • IFIP-eko "Working Group 3.6" taldeko kidea.
  • Global Wordnet Association-eeko batzordekidea.
  • ELSNET-eko kidea (UNED taldea), Human Languages Technologies bikaintasun-sarean 2004raino.
  • SIG CSCL-eko board-kidea, Kaleidoscope, 2004tik.
  • SIG AI&ED-eko board-kidea, Kaleidoscope, 2004tik
  • CLEF-eko “ steering committee”-ko kidea sortu zenetik (Cross Language Evaluation Forumen),
  • Sareetako IMDEA Institutuko aholku-batzordeko kidea (2007-2010)

Oso parte hartze aktiboa izan du ikerketa eta irakaskuntza ebaluatzeko agentzietan. Antolatzaile edo sustatzailea gisa ikerketako difusio-jarduera ugarietan parte hartu izan du ere, eremu nazionalean, europarrean eta iberoamerikarrean.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Verdejo doktoreak bere bizitza profesionalean aintzatespen ugarien ikertzaile erkidegoko objektua izan da.

  • 2002an ECCAI Fellow izendatu zuten, adimen artifizialeko elkarte europarren aipamen handiena da hori.[4]
  • 2014an Espainiako Informatikako Sari Nazionala eman zioten, José García Santesmases saria. Ikertzaileen ibilbide profesionala eta informatikako ingeniaritzaren promozioan ekarpen adierazgarriak egitea saritzen du.[5]
  • 2016ko urtarrilaren 28an Alikanteko Unibertsitateak doktore honoris causa izendatu zuen.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Premios Nacionales de Informática SCIE 2014 – SCIE. (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  2. «Felisa Verdejo» scholar.google.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  3. (Ingelesez) «dblp: Search for "Felisa Verdejo"» dblp.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  4. ECCAI Fellow gisa izendatuakoen lista.
  5. Espainiako Informatikako Sari Nazionalak (2014)
  6. Felisa Verdejo, una auténtica pionera del lenguaje y sistemas informáticos es, desde hoy, honoris causa por la #UA Twitter, @rectorUA, Alikanteko Unibertsitateko errektorea (2016-01-28)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian