Felix Akitaniakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Felix Akitaniakoak (?-676) 660. urtean Baskonia eta Akitaniako dukerriak elkar uztartu zituen eta dukerri berri honen dukea izan zen[1], hortaz Baskonia-Akitaniako batasunaren sortzailea izan zen. 602. urtetik aurrera Baskonian dukeak zeuden eta 638tik aurrera (Dagoberto I.aren heriotza) Akitanian ere bazeuden. Baina denbora labur batez Felix eszenatokian agertu arte bi dukerrietan gertatzen zenaren berririk ez dago. "San Martzialen Mirarien Liburua"ren lekukotasunari esker Felix tolosar patrizioaren izatearen berri dugu[2], zetorren historiaren arabera, nonbait euskaldunen eta akitanirren historian paper garrantzitsua izango zuen. Testuak honela dio:

« Quodam tempore cum Ebroinus comes palatii, maiordomus Francorum regiae in aula Regis adesset, et omnes nequitias seu iniquitates quae universa terra fiebant superbos et iniquos homines super eorum facinoribus (puniens), veriliter supponebat; pax per omnen terram plena et perfecta adrisit. Tunc surrexit puer unus, nomine Lupus, qui et auctor nominis sui adesse voluit. (Hic accessit) ad Felicem, nobilissimum et inclytum patricium ex orbe Tholosanensium, qui et principatum super omnes civitates usque montes Pyrenaeos et super gentem nequissimam Wasconum obtinebat. Eo defuncto supradictum Luponem principem super se omnes statuerunt.[3]  »
« Denboran atzera, jauregiko Ebroino kondea erregearen jauregian frankoen gorteko maiordomoa zenean, eta lurralde osoko gaiztakeri eta bidegabekeri guztiak gizonki erreprimitzen zituenean, gizon harroputz eta ustelak euren krimenengatik zigortuz, bake bete eta perfektu batek lur osoan zehar irribarre egin zuen. Orduan gazte bat matxinatu zen, bere izena Lope (Lupo) zen, bere ospea sortzeko erabakia hartuta. (Hau hurbildu zen) Felixengana, Tolosa hiriko patrizio txit zintzo eta entzutetsua, Pirinioak arterainoko hiri guztietan eta baskoi jende gaiztoen gain printzerria gauzatzen zuena. Hau hilik, denek aipatutako Lupo printze bezala onartu zuten.  »

Testu eder honetatik Euskal Herrian gertatzen zenaren inguruko albiste interesgarriak eskura ditzakegu. Lupo Felixen zerbitzura sartzean, honek Tolosan eta Baskonian agintzen zuen[4]. Ebroi kondeak bere karguaz gozatzen zuen garaia zen, 659 eta 670. urteen artean, azken urte honetan Luxeuileko espetxean sartu baitzuten. Merovingiekiko independentzia 660. urte aldera gertatuko zen, 657an oraindik artzapezpikua akitaniar Tolosa hirian izendatzen baitzuten. Data zehaztu ondoren, bere jabegoen hedadura argitzeke gelditzen da. Bide batez, Felixek Tolosan agintzen zuela aipatzen da, bertako jatorria zuelarik. Baina "Pirinio mendiak arterainoko hiri guztietan agintzen zuela" ere esaten da, baita baskoi jendearengan ere. "Gens" delakoaren aipamen hau euskal tribuekikoa da, ziurrenik Pirinioetatik haratuagokoak, honek Baskonia estatu berri honetara elkartu zela iradokitzen du. Gertatutakoa enigma bat da. Badirudi Dagobertorekin amorrazioz borrokatu ziren baskoi gerrazalea akitaniarrei elkarturik agertzen direla, hori dena Felixen buruzagitza bikoitzarenpean, bai akitaniarra zein baskoia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Felix dukea. Euskomedia.org
  2. Higounet, Charles. "Bordeaux pendant le haut moyen age". Bordele, 1963
  3. "Ex Miraculis S. Martialis, episcopis Lemovicensis". Dom Bouquet: Recueil des historiens, III tomoa, 580. orr.
  4. Lewis, Archibald R. "The Dukes in the Regnum Francorum, A.D. 550-751." Speculum, 51. Lib., 3. zbk. (1976ko uztaila), 381–410. orr.