Fenix (konstelazioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Phoenix 
Datuak
LaburduraPhe
GenitiboaPhoenicis
Sinbologiafenixa
Eremua114 gradu karratu (469. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
1
Izarrik distiratsuenaα Phoenicis (itxurazko magnitudea 2,39)
Meteoro euriafenizidak
Konstelazio mugakideakSculptor, Grus, Tucana (konstelazioa), Hydrus, Eridanus eta Fornax
Behaketa
Igoera zuzena0 h
Deklinazioa-50°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Azaroa
+32° eta −90° latitude bitartean ikusgai.

Phoenix edo Fenix[1][oh 1]latinez: Phoenix— konstelazio austral txiki bat da. Pieter Dirkszoon Keyser eta Frederick de Houtman daniar nabigatzaileek deskribatu zuten, eta Johann Bayer-ek ezagutarazi zuen 1603an.

Konstelazioak 30 izar ditu guztira. Ipar hemisferioan 40 paralelotik iparraldera ez da ikusten, eta ekuatoretik iparraldera bizi direnek zeruan oso behean ikus dezakete. Hego hemisferioko udan oso ondo ikusten da Australiatik, Hegoafrikatik eta Hego Amerikako hegoaldetik.

Urtero abenduaren 5ean gertatzen den fenizidak izeneko meteoro-euria atxiki ohi zaio Phoenix konstelazioari.

Izar nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Konstelazioko izarrik distiratsuena, α Phoenicis, erraldoi laranja bat da; 2,39ko itxurazko magnitudea du.
  • β Phoenicis izar bitar bat da; bi erraldoi hori-laranjak dira, eta, elkarrekin, 3,32ko itxurazko magnitudea dute.
  • γ Phoenicis erraldoi gorri bat da; aldakor irregularra da, eta haren itxurazko magnitudea 3,39 eta 3,49 bitartean aldatzen da.
  • ζ Phoenicis izar bitar bat da, 3,92ko itxurazko magnitudekoa. Bi izarrek elkar eklipsatzen dute: 40 ordu eta 4 minutuan behin gertatzen da eklipse nagusia, eta, orduan, distira 4,42ra murrizten da.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 21 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]