Fenobarbital

Wikipedia, Entziklopedia askea
Addbot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:39, 9 martxoa 2013
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
egitura

Fenobarbital ("Gardénal" eta "Luminal" izen komertzialak Frantzia eta Espainian hurrenez hurren) farmako antiepileptiko eta hipnotikoa da. Ekintza luzeko barbiturikoa da, GABA/kloro erretenen potentziazioa bultzatzen duena. Epilepsiaren ausentzi krisietan ez da erabigarria.

Efektu sedagarriak ditu eta elkarrekintza farmakologiko ugari izan ditzake. Bere gaindosia hilgarria da, arnas depresioa eragiten duelako. Horretaz gain jasankortasuna eta menpekotasuna eragiten ditu.

Eragin desiragaitzen artean anemia megaloblastikoa, ikasteko gaitasunaren murriztea... daude. Hori dela eta, debekatuta dago bere erabilpena umeetan.

Posologia

Ahotik hartuta 50-100 mgr/24 ordu, eta igo daiteke 50-100 mgr gehiago egunean. Ohiko dosia 60-250 mgr/24 ordukoa da.


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.