Fenrir

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
"Týr eta Fenrir" (1911, John Bauer).
"Fenrir" (1874, A. Fleming).
Fenrir zauritua, XVII. mendeko eskuizkribuan, Ván ibaia barailetatik isurtzen.

Fenrir eskandinaviar mitologian otso erraldoia da. Loki eta Angrbodaren arteko loturatik jaio zen hiru munstroetako bat da, Hel heriotzaren jainkosa eta Jörmungandr suge erraldoiarekin batera.

Hasieran, otsokume bat baino ez zen, baina, elikatzen zuten heinean, hazten joan zen, eta, laster, mendean izaterik ez zegoen, zuen tamaina zela eta. Jainkoak, bi aldiz saiatu ziren otso hau harrapatzen, baina arrakastarik gabe. Lehenengo aldian Leding izeneko katearekin. Baina hau ez zen nahiko gogorra, eta, bigarren aldian, Droma (mitologia) izeneko kate gogorrago batekin saiatu ziren. Baina hau ere ez zen nahikoa izan, Fenriren indarra zela eta, kate hauek berehala askatzen baitziren.

Asgardeko jainkoek, nano (mitologia)ei, haustezina zen kate baten fabrikazioa eskatu zieten. Hauek, kate fin, zetatsu, goxo eta arin bat egin zuten, baina inork hautsi ezin zuena, katuaren urratsaren soinu, emakumearen bizarra, mendien sustrai, hartzaren nerbio, arrainen putzegitea eta hegaztien ttuarekin egina baitzegoen. Gleipnir izena eman zioten.

Tyr, adardun jainkoa, izan zen balentria hau egiteko bere burua aurkeztu zuen bakarra. Horretarako, jainkoek, Fenrirrek bere burua harrapatzen utzi behar zuen joko bat pentsatu zuten, jainkoek apur ezin zezaketen katea apurtzeko gai ote zen jakiteko. Fenrirrek, mesfidati, lehen jasan zuenaren ondoren, baiezkoa eman zien jainkoei, ez baitzuen koldartzat pasa nahi, baina baldintza batekin: Tyrrek, frogak irauten zuen denbora guztian, esku bat otsoaren aho barnean jarrita izan behar zuen. Tyrrek, orduan, ausardiaz beterik, bere eskuineko eskua otsoaren ahoan sartu zuen. Beste jainkoek Fenrir lotu zuten, eta hau, geroz eta gogorrago, bere burua askatu nahian hasi zen, eta jainkoak, otsoa harrapaturik zutela ikusi zutenean, barrezka hasi ziren. Tyr zen barrezka ari ez zen bakarra. Izan ere, bazekien zein zen jasaten ari zen arriskua. Eta hala, Fenrir, segada bat prestatu ziotela konturatu zen, eta, ahoa itxiz, Tyrri eskua moztu zion.

Kateatze honen arrazoia, Æsir jainkoek, Fenrir munduaren amaiera eragingo zuen izakia izango zela bazekitela zen. Ragnarokean, bere presoaldi luzearen ondoren, bere kateetatik askatuz, lurrazpiko urek eta suek, Lurra inbadituko dute. Azken gerra honetan, Fenrirrek Odin hilko du, eta, otsoa bera, Vidarrek hilko du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fenrir Aldatu lotura Wikidatan