Feofan Prokopovitx

Wikipedia, Entziklopedia askea
Feofan Prokopovitxen erretratua

Feofan Prokopovitx (Kiev, Ukraina, 1681eko ekainaren 18a - San Petersburgo, Errusia, 1736ko irailaren 19a) ukrainar elizgizona, politikaria eta idazlea izan zen.

Biografia

Katolizismora bihurtutako ortodoxoa zen, baina Erromara jo zuen eta ortodoxo egin zen berriro ere (1701). Kieveko apaizgaitegian irakaslea zela, Petri Handia ezagutu zuen. San Petersburgora deitu zuten, eta 1716. urtean apezpiku izendatu zuten. Tsarraren lankide egin zen, eta Apaizgoaren Arautegia idatzi zuen 1720an. Sinodo Santuko prokuradore nagusia izan zen 1721ean.

Sermoiak, hileta-kantak, erlijio-poesiak, satirak eta tragedia bat (Vladimir, 1705) ere idatzi zituen. Errusiako azken idazle erlijioso handitzat hartua da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Feofan Prokopovitx Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak