Ferdinand Alquié

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ferdinand Alquié
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFerdinand Jean Baptiste Alquié
JaiotzaCarcasona1906ko abenduaren 18a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaMontpellier1985eko otsailaren 28a (78 urte)
Hezkuntza
HeziketaPariseko Letren Fakultatea 1950) doctorate in France (en) Itzuli
Lycée Louis-le-Grand (en) Itzuli
Hezkuntza-mailadoctorate in France (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Jacques Natanson (en) Itzuli
Gérard Simon (en) Itzuli
Jean-Luc Marion (en) Itzuli
François Marty (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa eta professeur des universités (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Pariseko Letren Fakultatea
Montpellierreko Unibertsitatea
Parisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne
Lycée Louis-le-Grand (en) Itzuli
Collège-lycée Jacques-Decour (en) Itzuli
Lycée Condorcet (en) Itzuli
École normale supérieure
Jasotako sariak
InfluentziakPlaton, René Descartes eta Immanuel Kant
KidetzaAcadémie des sciences morales et politiques

Ferdinand Alquié (Montpellier, Frantzia, 1906ko abenduaren 18 - Montpellier, Frantzia, 1985eko otsailaren 28a) frantses filosofoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alquiéren pentsamenduaren arabera, filosofiaren garapen progresiboa ezinezkoa da. Hala ere, horrek ez du esan nahi historian zehar egin diren saio filosofikoak alferrekoak izan direnik, baizik eta filosofoarengan edo gizaki arruntarengan gauzatzen den izakiarenganako itzulera ahalbidetu dutela, etengabeko nostalgia gisa, itzulera hori, funtsean, norberaganako itzulera delako. Izakiarekiko funtsezko lotura hori posible da, izaki hori ez delako kontzeptu edo abstrakzio hutsa, konkretua den guztiaren eta bizidun guztien batura baizik. Horretaz gainera, Alquiék betikotasunera itzultzearen inguruko gogoeta egin du. Zenbait filosofia-sistema aztertu ditu izakiarenganako itzuleraren ikuspuntutik. Aipagarria da Descartesen pentsamenduaz egin duen analisia; Alquiéren esanean, cogito kartesiarra ez da ebidentzia edo arrazoibide bat, benetako esperientzia ontologikoa baizik.

Lan nagusiak hauek ditu: Notes sur les principes de la philosophie de Descartes (1933, Descartesen filosofiaren oinarriei buruzko oharrak), Le désir d´éternité (1943, Betikotasun-nahia), Solitude de la raison (1966, Arrazoiaren bakardadea) eta Le cartésianisme de Malebranche (1974, Malebrancheren kartesianismoa).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]