Ferenc Kölcsey
Wikipedia(e)tik
Ferenc Kölcsey (Szödemeter, Hungariako Erresuma —egun Săuca, Errumania—, 1790 - Cseke, Szatmár, Hungariako Erresuma —egun Satu Mare konderria, Errumania—, 1838) hungarierazko idazlea izan zen, hungariar etniakoa. Oso gazte zela gelditu zen umezurtz. Zuzenbideko ikasketak bukatu bezain laster, literatura-munduan barneratu zen, Ferenc Kazinczyren laguntzaz. Literatura-kritika landu zuen, eta diputatu liberala izan zen 1832-1836 bitartean. Ospe handia hartu zuten Parainezis politika-hitzaldiek.
Obra nagusiak hauek dira: Dobozi, Lenka ederra, Zrinyi eta Itxaropena. Hungariako ereserki nazionala bihurtu zen haren Hymnusz poema.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Category:National anthem writers