Ferencvárosi TC

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ferencvárosi Torna Club
Ezizena(k)Zöld Sasok
(arrano berdeak)
Sorrera1899
Futbol zelaiaGroupama Arena
edukiera: 23.700 lagun
inaugurazioa: 2014
PresidenteaHungaria Gábor Kubatov
EntrenatzaileaAlemania Thomas Doll
LigaHungariako Liga
2015-161.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Groupama Arena.

Ferencvárosi TC edo Fradi (izen osoa Ferencvárosi Torna Club) Hungariako futbol talde onena da palmaresari dagokionez, Budapest hiriburukoa. 28 aldiz irabazi du Hungariako futbol liga eta beste 20 aldiz Kopa. Hirietako Ferien Kopa irabazi zuen eta Europako Errekopako finalista ere izan zen 1975ean.

Historia

Budapesteko Ferenc Springer auzoko biztanleek eratu zuten Ferencvárosi TC 1899an. Berehala bihurtu zen herrialdeko talderik indartsuena. 1909an Challenge Cup (Austria-Hungariako Inperioko futbol txapelketa) irabazi zuen, garaipena lortzen austriarra ez zen talde bakarra izan zen. Txapelketaren azken edizioan, 1911ean ere finalera iritsi zen baina Wiener Sportclubek 3-0 irabazi zion. Lehen Mundu Gerraren aurreko talde hungariarrik indartsuena izan zen eta ondorengo urteetan MTK Budapest FC nagusi izan bazen ere Ferencvárosek txapelketa ugari irabazi zituen. 1949 arte 17 Liga eta 9 Kopa irabazteaz gain bi Mitropa Kopa ere lortu zituen, hau zen garai hartako nazioarteko txapelketarik garrantzitsuena.

Hamalau urtetan ligarik eskuratu gabe egon ondoren 1963an irabazitakoak berriz ere Europan jokatzeko aukera eman zion. 1965ean Hirietako Ferien Kopa irabazi zuen finalean Juventus FC 1-0ko emaitzaz gaindituz. 1968an berriz ere finalera iritsi zen baina oraingoan Leeds United FC-k irabazi zuen, Ingalaterran 1-0 eginez eta itzulerakoan 0-0 berdinduz. Emaitza hauek Europa mailako fama eman zioten. 1975ean Europako Errekopako finalera iritsi zen eta oraingoan Dinamo Kievek irabazi zuen 3-0.

XXI mendean gora behera handiak izan ditu. Urte bikaina izan zuen 2004ean, Hungariako txapelketa guztiak irabaziz baina 2006an maila galdu zuen eta hiru urte egin zituen bigarren mailan. Hainbat urtetan maila apalagoan ibili ondoren 2014tik aurrera talde indartsua osatu du eta Lga bat eta bi Kopa irabazi ditu.

Palmaresa

Hungarian: 58

  • Liga (29): 1903, 1905, 1907, 1909, 1910, 1911, 1912, 1913, 1926, 1927, 1928, 1932, 1934, 1938, 1940, 1941, 1949, 1963, 1964, 1967, 1968, 1976, 1981, 1992, 1995, 1996, 2001, 2004, 2016.
  • Kopa (22): 1913, 1922, 1927, 1928, 1933, 1935, 1942, 1943, 1944, 1958, 1972, 1974, 1976, 1978, 1991, 1993, 1994, 1995, 2003, 2004, 2015, 2016.
  • Hungariako Superkopa (5): 1993, 1994, 1995, 2004, 2015.
  • Hungariako Ligako Kopa (2): 2013, 2015.

Nazio artean: 4

Europako Errekopa

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1975.

Hirietako Ferien Kopa

  • Txapelduna (1): 1965.
  • Finalista (1): 1968.

Mitropa Kopa

  • Txapelduna (2): 1928, 1937.

Challenge Cup

  • Txapelduna (1): 1909.
  • Finalista (1): 1911.

Euskal taldeen aurkako partidak

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Ferencvárosik euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1964-65 Ferien Kopa Final laurdenak Ferencvárosi
Athletic
Ferencvárosi
1-0
2-1
3-0
Athletic
Ferencvárosi
Athletic
1967-68 Ferien Kopa Final laurdenak Ferencvárosi
Athletic
2-1
1-2
Athletic
Ferencvárosi
2006-07 UEFA Kopa Lehen itzuliaFinal hamaseirenak Ferencvárosi
Athletic
2-1
1-1
Athletic
Ferencvárosi

Kanpo loturak