Fermilab

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fermilaben aireko ikuspegia. Lehen planoan ikus daitekeen eraztuna Xiringatzaile Nagusia da, eta atzerago ikus daitekeena Tevatrona.

Fermi Laborategi Nazionala, Fermilab bezala ezagutzen dena energia altuko fisikaren laborategi bat da, bere izena Enrico Fermi fisikariagatik jasotzen duena, partikulen fisikan aitzindaria izan zena. Chicagotik 50 kilometro mendebaldera dago. Fermilaben munduko bigarren partikula azeleragailurik potenteena dago (lehena Suitza eta Frantzia arteko mugan dagoen LHC da), Tevatron delakoa, tontor quark izena duen quarka aurkitzeko erabili izan dena.

Fermilaba, jatorrian National Accelerator Laboratory deitua AEBetako Energia Atomikoaren Batzordeak enkargatu zuen Lyndon B. Johnson presidenteak 1967ko azaroak 21ean sinatutako lege proiektu baten oinarrituta.

1974ko maiatzak 11n laborategiak bere egungo izena jaso zuen Enrico Fermi fisikariaren omenez, 1938an Fisikako Nobel Saria irabazi zuena eta aro atomikoko fisikari aitzindarietako bat izan zena.

Funtsezko partikulen egungo ereduko bi osagai oso garrantzitsu Fermilabean aurkitu ziren: hondo quarka (1977ko maiatza-ekaina) eta tontor quarka (1995eko otsaila. 2000ko uztailean tau neutrinoaren lehen zuzeneko behaketa iragarri zuten, behatua izan zen azkeneko funtsezko partikula. Egungo ereduko azken zirrikitua betez, tau neutrinoak aurkikuntza berrientzako eta fisika eredu berri batentzako lehen pausua suposatu zuen Tevatroneko Collider IIa 2001eko martxoan inauguratu ondoren. 2008ko irailak 10 arte, LHCa inauguratu zen data, Tevatrona, lau miliako zirkunferentzia duena eta jatorrian Energia Doublerra deitua bere funtzioak 1983an hasi zituenean, munduko partikula azeleragailurik energetikoena izan zen. Bere 1000 iman supereroaleak helio likido bidez hoztuak dira -268 Â°Cko tenperaturan. Bere hozte sistema historiako handiena zen 1983an.

Fermilabeko zuzendariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]