Fermin Herran

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 08:20, 21 iraila 2016

Fermín Herrán y Tejada (Añana, 1852ko uztailaren 7a - Bilbo, 1908ko irailaren 26a) idazle eta ikertzaile euskaltzale eta mezenas masoi arabarra izan zen.

Euskal Pizkundeko egile arabarrik nabarmenetarikoa da, "Biblioteca Bascongada" delakoaren sortzailea izan baitzen. Bestela, alde batetik, "Revista de las Provincias Euskaras" izeneko aldizkaria zuzendu zuen haren hiru urteko ibilbidean, 1878tik 1881era, Gasteizko Atenoaren bidez. Bestetik, 1896an "Discurso de Moraza sobre los Fueros Vascos" izenburuko bi liburukiak argitaratu zituen.

Zuzenbideko ikasketak egin bazituen ere ez zen abokatu lanetan aritu eta idazten hasi zen gaztetan. Foruen deuseztatzeak (1876) eragin handia izan zuen Herránengan eta foruen aldeko lanetan hasi zen handik aurrera. 1878. urtean Revista de las Provincias Eúskaras agerkaria sortu zuen Gasteizen. Urte berean Biografía de don Mateo de Moraza liburua eman zuen argitara eta hurrengo urtean bibliografia artikuluz osaturiko bilduma bat plazaratu zuen Estudios izenburupean. 1880an Echegaray, su tiempo y su teatro argitaratu zuen eta 1888. urtean Apuntes para una historia del teatro español antiguo. 1896an Biblioteca Vascongada sortu zuen Bilbon (6 urteetan 60 liburu plazaratu zuen eta foruen alde azaldu zen haietan). Harenak dira, halaber, Aplausos y censuras (1898), Bilbao Contemporáneo (amaitu gabea) eta Compendio de la Historia de Bizcaya (1903) obrak. Idazle eta hizlari bikaina izan zen.


Ikus, gainera

Bibliografia

  • "Revista de las Provincias Euskaras (1878-1881): Euskal Pizkundeko aldizkari bat Gasteiz eta Madril artean". Jurgi Kintana Goiriena.
  • "Cartas a Unamuno de Emiliano y José E. de Arriaga, Fermín Herrán y Carmelo de Echegaray". José Ignacio Tellechea Idígoras. Eusko Ikaskuntza, 1992.

Kanpo loturak

Erreferentziak