Fernand Isidore Widal
Wikipedia(e)tik
Fernand Isidore Widal frantses fisikaria eta bakteriologoa da (Dellys, Aljeria, 1862 - Paris, 1929). Parisen egin zituen ikasketak, eta sendagile gisa lan egin zuen. Ikerketa bakteriologikoez arduratu zen, bereziki, eta disenteriaren baziloa aurkitu zuen, Chantemesserekin batera. Sukar tifoidea ere aztertu zuen, eta gaixotasun horren diagnosia egiteko gehien erabiltzen den teknika deskribatu zuen: eriaren serumari Eberthen baziloa erantsi, eta aglutininak agertzen ote diren aztertzean datzana.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.