Fernando Álvarez de Toledo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fernando Álvarez de Toledo
Fernando Álvarez de Toledo
Tizianok margotua
Datu pertsonalak
Izen osoa Fernando Álvarez de Toledo y Pimentel
Ezizena Albako dukea
Jaio 1507ko urriaren 29a
Piedrahíta (Gaztelako Erresuma)
Hil 1582ko abenduaren 11a (75 urte)
Lisboa (Portugalgo Erresuma)
Bikotekidea(k) María Enríquez de Guzmán

Fernando Álvarez de Toledo y Pimentel (Piedrahíta, 1507ko urriaren 29a-Lisboa, 1582ko abenduaren 11a), hirugarren Albako duke, Coriako markes, Salvaterrako konde eta Piedrahíta eta Valdecornejako jauna izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlos I.a eta Filipe II.aren begikoa, bere Estatu Batzarretan parte hartu zuen. Milango dukerria (1555-56), Napoliko Erresuma (1556-8), Herbehereak (1567-73) eta Portugalgo Erresuma (1580-82) gobernatu zituen. Filipe II.ak Elisabet Valoiskoa ezkondu zuenean, erregea ordezkatu zuen.

Bere garaietako jeneralik bikainetako batentzat jota, Tunisiako konkistan eta Mühlberg, Jemmingen eta Alcantarako guduetan nabarmendu zen. Herbehereetan gupidagabea izen zen Laurogei Urteko Gerraren hasieran. Bere azken urteetan Portugal konkistatu zuen Filipe II.arentzat[2].

Garcilaso de la Vega poeta laguna eta militarkidea izan zuen. Espainiar legenda beltzaren pertsonai nagusienetariko bat izan zen.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jadanik Fernando izeneko sasikume bat izan bazuen ere, 1527an bere lehengusina zen María Enríquez de Toledo y Guzmán ezkondu eta bost seme-alaba izan zituzten:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Fernández Álvarez, Manuel (2007). El duque de hierro: Fernando Álvarez de Toledo, III de Alba. Madril: Espasa Calpé. ISBN 978-84-670-2625-2.
  2. Kamen, Henry (2004/2007). El gran duque de Alba. Madril: La Esfera de los Libros. ISBN 978-84-9734-220-9.
Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Fernando Álvarez de Toledo


Biografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.