Fernando Beorlegi
Wikipedia(e)tik
Fernando Beorlegi (Tiebas-Muru Artederreta, Nafarroa, 1928ko urtarrilaren 21a - Eibar, Gipuzkoa, 2008ko urtarrilaren 6a) margolari nafarra zen, Eibarren bizi zena.
[aldatu] Bizitza
1928ko urtarrilaren 6an Campanasen jaio zen, Tiebas-Muru Artederreta udalerriko herrixka. 15 urterekin Madrilgo Prado Museoa bisitatu zuen, Goyaren margoekin harrituta geratuz. Beranduago Beorlegiren obratan Goyaren influentzia nabaria izango zen. Iruña, Lizarra, Madril eta Logroñon formatu zen. 1956an, Eibarrera joan zen bizitzera, komertzioa izango zuelarik bere lanbidea. Beste artista euskaldunekin harreman estuak izan zituen, hala nola, Daniel Txopitea, Agustin Ibarrola, Jorge Oteiza edota Vicente Ameztoi. Maria Luisa Ereñarekin ezkondu ostean, lau seme-alaba izan zituen.
1974an, Daniel Txopieta eta Iñaki Larrañagarekin batera, Goruntz taldea sortu zuten. Zurgai aldizkariaren margolari izan zen beranduago. Euskal Herrian bere erakusketak nabariak izan ziren. 2008ko urtarrilaren 6an, Eibarren hil zen 79 urterekin.
[aldatu] Lanak
Gustave Doré eta Francisco Goya izan ziren bere erreferentzi nagusienak. Beorlegik zioen, errealitatea oso itsusia zela eta honengatik bere obretako kolore beltzaren ugaritasuna. 70eko hamarkadatik aurrera, Salvador Daliren influentziak ere jasan zituen.
[aldatu] Erreferentziak
- "Fernando Beorlegui artegile handia hil da" Egoibarra webguneko artikulua.
- "Fernando Beorlegi hil da, errealitatea eraldatzen saiatu zen artista errealista" Irune Berro, Berria, 2008ko urtarrilak 8

