Fernando I.a Bi Sizilietakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fernando I.a Bi Sizilietakoa.

Fernando I.a Bi Sizilietakoa edo Fernando I.a Borboikoa (Napoli, Napoliko Erresuma, 1751 - Napoli, 1825) Napoliko Erresumako erregea izan zen Fernando IV.a izenez, 1759-1816 bitarteko urteetan, eta Bi Sizilietakoa ondoren, 1816-1825 bitarteko urteetan.

[aldatu] Biografia

Aitaren ondorengoa izan zen, hark Espainiako erregetza hartu zuenean (Karlos III.a), eta Maria Karolina Austriakoa bere emaztearen eskuetan utzi zuen aginpidea. John Acton zaldun ingelesak erreginarengan zuen eraginaren ondorioz, Britainia Handiaren aldera jo zuen Siziliak, frantsesen kontra (1798). Birritan Siziliara ihes egin behar izan zuen, eta 1815a arte han geratu zen; britainiarrek ezarri zioten konstituzioa ere onartu zuen. Itzuli zenean, berrikuntza guztiak indarrik gabe utzi zituen, Murat fusilatu eta Bi Sizilietako errege-titulua hartu zuen.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak