Fernando II.a Portugalgoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fernando II.a Portugalgoa
Fernando II.a Portugalgoa

Fernando II.a Portugalgoa


Portugal eta Algarveko erregea
Maria II.arekin batera
1837ko irailak 16 – 1853ko azaroak 15
Aurrekoa Maria II.a Portugalgoa
Ondorengoa Petri V.a Portugalgoa

Jaiotza 1816ko urriaren 29a
Viena, Austriar Inperioa
Heriotza 1885eko abenduaren 15a
Lisboa, Portugalgo erresuma
Ezkontidea Maria II.a Portugalgoa
Elise Hensler (morganatikoa)
Senideak Aita: Fernando Saxonia-Coburg-Gothakoa
Ama: Maria Antonia Kohárykoa
Erlijioa Katolikoa
COA Ferdinand II of Portugal modern.svg

Fernando II.a Portugalgoa (Viena, Austriar Inperioa, 1816ko urriaren 29a - Lisboa, 1885eko abenduaren 15a), izengoitiz Errege artista (portugesez: o Rei-Artista) deitua, 1837-1853 bitartean Portugalgo erregekidea izan zen.

1836an Maria II.a Portugalgo erreginarekin esposatu zen. Erresumako legediak agintzen zuen bezala, 1837ko irailaren 16an Petri lehenbiziko semea jaio zelarik, Portugalgo errege izendatu zuten. 1853an emaztea hil zenetik, erregeordeko izan zen Petri V.a erregetzarako adinera heldu arte.

1868ko Iraultzaren ostean Espainiako koroa eskaini zioten, baina ez zuen hartu nahi izan. 1869an Elisa Hensler, Edlako kondesarekin ezkondu zen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando II.a Portugalgoa Aldatu lotura Wikidatan
  1. Juan Miguel MORALEDA: Fernando II, Rey de Portugal (1816-1885) Mcnbiografias.com