Fernando Medina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Momo Medina
Izen osoa: Fernando Medina Pineda
Jaiotza data: 1979ko abenduaren 11
Jaioterria: San Juan Ixtayopan, Mexiko Hiria ( Mexiko)
Heriotza data: 2015eko maiatzaren 7a
Heriotza herria: San Juan Ixtayopan, Mexiko Hiria ( Mexiko)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,94 m

Fernando Medina Pineda, pilota arloan Momo Medina deituraz ezaguna (Mexiko Hiria, Mexiko, 1979ko abenduaren 112015eko maiatzaren 7a) esku huskako pilotaria izan zen. Aurrelari jokatzen zuen,[1] eta profesionaletan aritu zen Asegarcerekin, 2001etik 2006raino. Pilotarien familiakoa, aitonak 1970eko Munduko Pilota Txapelketan parte hartu zuen.

2001ean Asegarce enpresarekin profesional bilakatu zen; Mexikoko lehen pilotari profesionala izan zen. 2010eko Munduko Pilota Txapelketan zilarrezko domina bi lortu zituen, buruz burukoan eta binakakoan.[2] Mexikoko txapeldun izan zen urtero, 2007tik 2014ra bitartean.[3]

2015eko maiatzaren 7an bere buruaz beste egin zuen, buruan tiroa jota.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]