Fernando Remacha
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Fernando Remacha Villar | |
| Jaio | 1898ko abenduaren 15a | |
| Tutera ( |
||
| Hil | 1984ko otsailaren 21a | |
| Iruñea ( |
||
Fernando Remacha Villar (Tutera, 1898ko abenduaren 15a - Iruñea, 1984ko otsailaren 21a) nafar musikagilea izan zen[1].
Biografia [aldatu]
Tuteran eta Iruñean hasi arren, Madrilera joan zen ikastera Conrado del Camporekin. 1923. urtean San Fernando Arte Ederretako Akademiako Erroma saria irabazi zuen. Ondoren, Italiara joan zen eta Gian Francesco Malipierorekin ikasi zuen. 1928. urtean Madrila itzuli zen; Zortzien Talde-an sartu zen eta 27ko belaunaldiko musikagile nagusi bihurtu zen.Hiru aldiz irabazi zuen Espainiako Musika Saria[2]. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, musika utzi eta 1950eko hamarkadara arte ez zuen lan berririk sortu. Espainiar zinema musikaren aitzindarietako bat izan zen. 1957. urtean Iruñeko kontserbatorioko zuzendari izendatu zuten. 1980. urtean Musika Sari Nazionala irabazi zuen berriro. Remacharen lan aipagarriak dira, besteak beste: Kuartetoa (1925), pianorako; San Fermin bezperak (1951), oratorioa; Gitarra eta orkestrarako kontzertua (1955); Lizarrako rapsodia (1960), pianorako eta orkestrarako; Jesu Kristo gurutzean (1964), kantata.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau Nafarroako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |