Fernando Urain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fernando Urain
Bizitza
JaiotzaDeba1972ko apirilaren 4a (52 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, orkestra zuzendaria eta abesbatza-zuzendaria

Fernando Urain (Deba, Gipuzkoa, 1972ko apirilaren 4a) euskal musikaria eta zuzendaria da. Gaur egun musika ikastaroak emateaz gain, zuzendaria da Debako Musika Bandan eta Durangoko Orfeioian[1] eta Musika Bandan.[2]

Musikaren gaineko ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tronpetako goi mailako ikasketak. Musikari buruzko ikastaro ugari egin ditu Toledon, Elxen, Bilbon eta Txekiar Errepublikan, besteak beste.

Debako Musika Banda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteak daramatza musika taldean, 11 urte zituelarik bertan sartuaz tronpeta jole moduan. Urteek aurrera egin ahala, 1991n hasi zen Debako Musika Banda zuzentzen Euskadi mailako hiru musika banda txapelketa irabaziz (Zalla: 1994, 1996 eta 1997).

Aitzuri Abesbatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Debako Aitzuri Abesbatza zuzentzen aritu zen ere. Zumaiako Banda zuzentzen ari zenean deitu zioten abesbatza zuzentzeko (2013an, Zumaiako Banda Mikel Emezabalek zuzentzen du). Hori 2000n izan zen, eta orduz geroztik abesbatzako zuzendari bilakatu zen 2013ko udara arte, hots, Alaitz Urkiak[3] ordezkatu zuen arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]