Ferra-saguzar mediterraneo
- Artikulu hau Ferra-saguzar mediterraneoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Ferra-saguzar.
|
Iraute egoera: Ahula |
||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Rhinolophus euryale
|
||||||||||||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||
Ferra-saguzar mediterraneoa (Rhinolophus euryale) rhinolophidae familiako saguzarra da.
Eduki-taula |
[aldatu] Ezaugarriak
- Altuera: Burua eta gorputza, 4,2 - 5,8 cm. artean
- Buztanaren luzera: 2,2 - 3 cm. artean
- Hego-luzera: 38 cm.
- Pisua: 8 - 17,5 gr. artean.
Ferra-saguzar handiaren antzekoa da, hau da, sudurra zaldi baten ferraren antzekoa du. Aldiz, bere lehengusuak ez bezala, Ferra-saguzarrak ez du gorputza osoki hegalez estaltzen.
[aldatu] Hedapena eta bizigunea
Hegoaldeko Europan, tartean Euskal Herrian, Marokon, Arjelia eta Tunisian, Ekialde Ertainean eta hegoaldeko Kaukason Turkmenistan arte bizi da. Europan iparraldeko muga Frantzian, Italiako iparraldean eta Errumaniako ipar-mendebaldean du, inoiz ez eskualde menditsuetan.
Haitzulotarra da, hau da, urte osoan zehar kobazulo barnean bizi da. Ugaltze garaian (udazkenean), ehunka norbanakoko kolonia handiak eratu ditzazkete. Saguzar hauek oso lotuak daude haien biziguneari.
[aldatu] Portaera eta elikagaiak
Altxalilikatuz egiten du hegan ( tximeleten gisara), eta ez da altuera handietan ibiltzen. Alta, mugitu gabe ere egin dezake hegan eta baita zelatan ehizatu ere. Ez dakigu oso ongi zer jaten duen.
[aldatu] Taxonomia
Azpiespezie bi ezagutzen dira:
- Rhinolophus euryale euryale, Blasius, (1853).
- Rhinolophus euryale judaicus, K.Andersen eta Matschie, (1904).
| Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |