Ferrer Bassa
Wikipedia(e)tik
Ferrer Bassa Kataluniako margolari eta miniaturagilea (1290-1348). Aragoiko Alfontso IV.arentzat lan egin zuen eta Jakue II.aren aginduz Codigo de los Usatges liburuko marrazkiak egin zituen. Pedralbesko komenturako, Nekaldiko eta Ama Birjinaren bizitzako pasarteak margotu zituen. Zaragoza, Lleida, Valentzia eta Perpinyako elizetan lan egin zuen. Giottoren eragina igartzen zaio.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.