Ferritazko iragazki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ferritazko iragazkia USB kable baten bukaeran.

Ferritazko iragazkia zirkuitu elektronikoetako goi-maiztasuneko zarata kentzen duen osagai elektriko pasiboa da. Berez, choke mota bat da. Iragazki hauek ferrita zeramikoaren goi-maiztasuneko korronteen disipazioaz baliatzen dira goi-maiztasuneko zarata kentzeko gailuak sortzeko. Ferritazko iragazkiek izen hauek ere har ditzakete: blokeak, eraztunak, EMI iragazkiak edota choke-ak.

Laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ferritazko iragazkiek bi noranzkoetako interferentziak saihesten dituzte: bai gailu elektronikora doazenak, bai gailu elektronikotik ateratzen direnak. Kable eroankor bat antena bat bezala portatzen da; gailu elektronikoak irrati-maiztasuneko energia sortzen badu, energia hori kablean zehar transmititu daiteke, eta ondorioz, kablea nahi gabeko erradiadore bat bezala portatuko litzateke. Kasu honetan, ferritazko iragazki bat behar da interferentzia elektromagnetikoak gutxiagotzeko. Ordea, beste interferentzia elektromagnetiko iturriak baleude, esaterako, etxetresna elektrikoak, iragazkiak kableari antena bat bezala portatzea galarazten dio eta ondorioz, tresna elektriko hauen interferentziak jasotzea ere galarazten dio. Datu-kableetan eta mediku-tresnerietan erabili ohi dira.

Ferritazko iragazki handiak kanpo-kableatuetan ikusi ohi dira. Zenbait iragazki txikiagoak jartzen dira zirkuituen barruan; eroaleetan edo zirkuituen osagai txikien pinen inguruan, esaterako, transistoreak, konektoreak eta zirkuitu integratuak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]