Festival Intercéltico de Avilés

Wikipedia, Entziklopedia askea

Festival Intercéltico de Avilés gaztelaniaz edo Festival Intercélticu d'Avilés asturieraz 1997tik urtero uztailean "Esbardu" kultura elkarteak Avilesko eskualdean antolatzen duen musika eta dantza jaialdia da.

Izenak iradokitzen duen moduan, kultura zeltiarrren arteko topaketa da, eta Lorienteko Interzeltiar Jaialdia (Bretainia) hirian egindako jaialdiak inspiratu zuen. Gaur egun Asturiasko garrantzitsuena da arlo honetan.

Irudien galera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]