Fez

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fezko ate urdina.

Fez[1] (arabieraz: Fas) Marokoko iparraldeko hiria eta izen bereko eskualdeko hiriburua da. 946.815 biztanle ditu (2004).

Marokoko antzinako hiriburua da.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Fas ibaiak gurutzatzen ditu Fas el-Bali hiri zaharra, eta Fas el-Djedid berria. Eraikuntza berriko hiria hego-mendebalean dago.

[aldatu] Historia

Idris II.ak sortu zuen Fas el-Bali 809an, eta Espainiatik eta Kairuandik etorritako jendea kokatu zuen bertan. XI. mendean, Marokoko lau hiri nagusietakoa egin zuten almorabiarrek, eta XII-XV. mendeetan marindarren hiriburu izan zen. Horiek sortu zuten Fes el-Djedid hiri berria, eta Andaluziatik ihes zetozen arabiarrak finkatu ziren bertan.

1911. urtean, gudaroste frantsesak hartu zuen Fez. 1912ko martxoan, Fezeko Hitzarmena sinatu zuen sultanak, eta Maroko frantsesen manupeko ezarri. 1912ko azaroan, Marokoko iparraldeko zati bat eman zion Frantziak Espainiari (Rif) eta beste bat hegoaldean (Ifni eta Tarfaia).

[aldatu] Ekonomia

Larrugintza, zeta eta kotoi-lanak, estalkiak, musika-tresna eta zeramikagintza dira nagusi.

[aldatu] Ondasun nabarmenak

Meskitak eta unibertsitate musulmana ditu. Bertan dago Qarawiyin izeneko meskita ospetsua, 18 ate eta 366 habe dituena.

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Fez

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak