Fianna Fáil
| Siglak: | FF |
|---|---|
| Buruzagia: | Bertie Ahern |
| Sorrera: | 1921 |
| Ideologia: | Nazionalismo Irlandarra, Zentroa, Populismoa. |
| Kokapen politikoa: | Eskuina |
| Europa: | Nazioen Europako Batasuna |
| Eremua: | Irlandako Errepublika |
| Kolorea: | berdea, laranja. |
| Egoera: | Aktiboak |
| Webgunea: | www.fiannafail.ie |
Fianna Fáil - Alderdi errepublikarra (irlanderaz Fianna Fáil – An Páirtí Poblachtánach, ingelesez Fianna Fáil – The Republican Party; irlanderazko Fianna Fáil izendapenak euskaraz Patuaren Gudariak esan nahi du) 1932tik Irlandako Errepublikako alderdi handiena da, agintean denboraldi luzeenak igaro dituena ere badelarik.
Usadioz Irlandan alderdi politiko hau 1922ko Itun anglo-irlandarra, Irlandaren Banaketa eta Irlandako Estatu Askearen aurka eta Irlandako Errepublikaren alde agertu zirenen ondorengoekin irudikatu ohi da. Aldiz, itun horren, Irlandako Estatu Askearen eta Irlandaren banaketaren alde jarri zirenak Fine Gael alderdiak ordezkatu ohi ditu. Nahiz eta gaur egun jada, eta hamarkada ugari iragan ostean, usadiozko banaketa hori hain garbia ez izan.
[aldatu] Historia
Itun Anglo-irlandarraren aurkakoek, Eamon de Valera buru, uko egin zioten Irlandako Estatu Askeko parlamentuan eserlekuak hartzeari, bertan sartzeko Britainia Handiko erregeari men egin eta leial izateko zina egin behar zelako. Irlandako Gerra Zibila amaitzean, Itunaren aurkakoek errepresio gogorra jasan behar izan zuten.
Eamon de Valeraren ustez, jarrera abstentzionista hori atzean utzi behar zen, Irlandako eredu politikoa piskanaka ideal errepublikarrera gerturatzeko. Une horretan Fianna Fáil alderdiak Estatu Askea onartu zuen (onartu ez zuten errepublikar bakanak ia desagertzeko zorian zegoen Sinn Fein alderdira edota beste alderdi txikietan sakabanatu ziren), nahiz eta hasieratik Britainia Handiarekin zituen loturak mugatu nahi izan. 1932rako Fianna Fáil alderdia Irlandako Estatu Askeko alderdi bozkatuena bihurtu zen eta epealdi labur batzuetan izan ezik bere esku eduki izan du Irlandako gobernua.
Bertie Ahernek 2008ko maiatzean Taoiseach edo Irlandako gobernuburu kargua utzi zuen. Ordutik aurrera Brian Cowenek hartu zuen bere tokia, gobernuko eta alderdiko buruzagitza, hain zuzen. 2011ko hauteskundeetan porrot handia jasan zuen, eta lehen postutik hirugarrenera igaro zen, Fine Gael eta Alderdi Laboristaren atzetik.
[aldatu] Fianna Fáilren burua historian zehar
- Eamon de Valera (1926–1959)
- Seán Lemass (1959–1966)
- Jack Lynch (1966–1979)
- Charles Haughey (1979–1992)
- Albert Reynolds (1992–1994)
- Bertie Ahern (1994-2008)
- Brian Cowen (2008-2011)
- Micheál Martin (2011tik aurrera)
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Webgune ofiziala
| Irlandako Errepublikako alderdi politikoak | ||
|---|---|---|
|
Fianna Fáil · Fine Gael · Alderdi Laborista · Demokrata Progresistak |
||