Fibula (arropa)
Fibula bezala, antzinatean, jantzia osatzen zuten arropa zatiak lotzeko edo eusteko erabiltzen ziren modu orotariko metal zatiak ezagutzen ziren, botoiak Erdi Aroa ondo sartu arte ez baitziren garatu. Ohikoenek, egungo kateorratzen antzeko forma dute, orratza, urre, zilar edo brontzezko arku formako disko baten azpitik ezkutatuz.
Fibula hauen aldaera bat, hispaniarra deitzen da, Iberiar Penintsulan bakarrik dagoelako eta iberiar artearena delako. Eraztun edo uztai baten gainean igotzen da metalezko arkua, honekin, pieza bakarra eratuz. Museoetan bilduta dauden feniziar, erromatar, zeltar, etruskotar eta greziar fibulen artean, forma eta apaindura barietate handia nabarmentzen da, antzinateko jendeak, euren jantzientzako, apaingarri honi ematen zion garrantzia frogatzen duena. Gauza bera gertatzen da iberiarren artean. Arkuaren ordez, iberiar zaldunaren irudia sarri agertzen da. Garrantzia hau askoz handiagoa izan zen bizantziarren artean, eta euren imitatzaileen artean, bisigodotarrak adibidez, fibulak, perlekin eta beirazko zintzilikarioekin apainduz, garaiko mosaikoek adierazten duten bezala.