Fidel Sagarminaga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Fidel Sagarminaga (Bilbo, Bizkaia, 1830eko azaroaren 27a - Bilbo, 1894ko martxoaren 20a) bizkaitar politikaria eta idazlea izan zen. Jakintsua eta liberala zen, eta oso gizon ezaguna izan zen.

[aldatu] Biografia

Espainiako hainbat probintziatako gobernari zibila izan zen. 1868. urteko iraileko iraultzak Euskal Herrira itzultzera behartu zuen, eta Bilboko alkate izendatu zuten. Karlista eta liberalen arteko gerra amaitutakoan, foruak galduta, Madrila jo zuen, 1839. urteko legedia berrezartzeko asmoz. Cánovas del Castillo lehendakariarekin elkarrizketatu zen, baina bilerak ez zuen onik izan, eta foruen aldeko Euskal-Erria elkartea sortu zuen Bilbon, beste lagun batzuekin batera. Gorteetako diputatu hautatu zuten Durangoren ordezkari gisa, Unión Basco-Nabarra alderdiaren eskutik.

La Paz egunkaria sortu zuen Madrilen, eta historiako obrak ere idatzi zituen. Lan aipagarriak: El gobierno y régimen foral del señorío de Vizcaya desde el reinado de Felipe II hasta la mayor edad de Isabel II (1892) eta Memorias históricas de Vizkaya (1880).

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak