Fifty Shades of Grey (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:40, 22 urtarrila 2016

Fifty Shades of Grey (euskaraz Greyren Berrogeitamar Itzalak) 2015eko Sam Taylor-Johnson estatubatuar zinema zuzendariaren drama amodio film erotiko bat da. E. L. James idazlearen izenburu berdineko Fifty Shades of Grey eleberrian oinarritua dago. Dakota Johnson, Jamie Dornan, Eloise Mumford, Luke Grimes, Rita Ora, Victor Rasuk, Max Martini, Dylan Neal, Callum Keith Rennie, Jennifer Ehle eta Marcia Gay Harden aktoreek antzeztu zuten.

2015eko otsailaren 11an Berlingo Zinemaldian estreinatu zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Anastasia «Ana» Steele (Dakota Johnson) literatura ikaslea bere gelakideari (Eloise Mumford) mesede bat egitearren Christian Grey (Jamie Dornan) aberatsak lan elkarrizketa bat egin diezaion joaten denean, gizonezko eder, buruargi eta intimidatzaile batekin topatuko da. Ana gazte birjin eta xaloak hark ixilpeko bizitza misteriotsua izan arren, harenganako desioa piztuarazi eta berarengana hurbildu nahiko du. Ana edertasuna eta izpiriritu askeari ukatu ezinik, Greyk hartaz maitemindua dagoela ere onartuko du, baina bere baloreen barnean. Anak Greyrn zaletasun sexualak jakitean zalantza egingo du. Nazioazteko negoziogizon arrakastatsua, aberatsa izan eta familia on bateko senidea izan arren, Grey guztia kontrolatzeko irrikiaz menperatua dago. Biak elkar ezagutzen diren einean, Anak Greyren sekretuak jakin eta arakatuko ditu.

Aktoreak

Kanpo loturak